Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zildu, ziltze ( zildutze). da ad. (TE). Brotar, echar brotes; florearse las plantas y verduras. Lur azpiko landareri kertena egittia, gero loratzeko: kipuliari, porruari... Normalian, gordeta daren bittartian. Baitta ortuan be, eta orduan ez dabe balio jateko, bihotza gogortu egitten jakuelako (ETNO). / "Florearse. Se dice de algunos productos de la tierra, como la cebolla, la patata, etc." (TE, 736), "Se dice de algunos productos de tierra que florecen en depósito" (TE, 736). Kipulia zildu jaku dana amaittu baiño lehen. / Gaur plazara agertu dan berakatza, zildutakua. / Udabarrixakin zildutzia dau kipuliak. / Behin sasoi honetara ezkerik, jakiña da porrua ziltzia. / Horrek porruok ziltzera doiaz eta kendu egin biharko dira. Kipulak be ba, ziltzera doiaz. / Berakatzak lehelengo zildu egitten dira eta zahartutakuan aroldu. / Berakatz klase batzuk zildu egitten dira baiña beste batzuk ez: lehen egoten zan klasia ez zan ziltzen. Klase bi dagoz, ziltzen diranak eta ez diranak. Ik. erne, aroldu, garatu, igo, lorara etorri / juan, makillatu.
zildutako. izlag. (TE). Productos de tierra que florecen en depósito. Gaur plazara agertu dan berakatza, zildutakua.
zillar (ziar). iz. (ETNO). Escoria derretida y ardiente. Ziarzulotik urtetzen daben eta sutan daguan zepa urtua. Burdiñoletako berbia da. Ik. zepagei, ziar-leku, ziarzulo.
zimel.
1 . zimel (xemel, ximel). izond. (TE). Marchito,-a, envejecido,-a, arrugado,-a; mustio,-a, lacio,-a. Atso gaizto haura, arpegixan baiño zimelaua zan bihotzian. / Lehen ulia xemel-xemela eukan, eta oiñ hasi jako sendua eta edarra eitten. / Agura zahartxo, ximel da gaizki jantzi bati. (Zirik 62). Ik. maskal.
2 . zimel. izond. (TE). Agarrado,-a, tacaño,-a, poco liberal . Zekena, mizkiña, sikua. Ik. siku, zeken, mizkin, kalder.
zimeldu, zimeltze ( zimeldutze). da/du ad. (TE). Marchitar(se), mustiarse, arrugar(se), ajar(se). Freskotasuna galdu. Gaztetan eder askua izandakua, baiña urtiak ha be zimeldu dabe. / Urtiegaz, ederrenari be azala zimeldutzia datorkixo. / Mizpilliak zimeltzia bihar izaten dau ona egoteko. Ik. maluskau, maskaldu.
zimelkerixa. iz. (TE). Roñosidad; tacañería; egoísmo; mezquindad. Uezaban zimelkerixa bategaittik izan ziran huelgiak ekarri zittuan gose guztiak.
zimur.
1 . zimur. iz. (TE). Arruga. Bekokixan zimurra agertu jako.
2 . zimur. izond. (TE). Arrugado,-a. Soiñeku hori zimurra dago. / Sagar erria baiño zimurrago arpegixa.... / Esr. Berbia harrua eta plotsikua zimurra.
zimurruna [zimurgune]. iz. (TE). Arruga. Antxiñako eder harek, ze zeregintzuk oin zimurrunen aurka! / [Umiak haztiak eta...] Igartu zetsen hainbat emazte maittia, nahiz da bera be, alperrik jai zeregiñ horretatik, ez ebillen zimurruna batzuk barik. (Ibilt 473). / Nere zimurrunak diñue darabirana. (PM 36).
zimurtu, zimurtze ( zimurtutze). da/du ad. (TE). Arrugar(se), llenar(se) de arrugas. Zimurrez bete. Egun baten zimurtu dozu soiñekua. / Urtiegaz, ez dago zimurtzen ez danik. / Amandra zaharrari leztxe, etorriko jako zimurtutzia berari be. / Soiñekua zimurtzia baiño nahixago eban egun guztian zutiñik egotia.
A. Sarasua. (CC-By-SA)
zinbili-zanbulu (zablu, zaburu, zibili-zabulu, zibili-zaubla, zibiri-zaure, ziburi-zaburu, ziburu, ziburu-zaura, zinbiri-zanbulu) [zabu]. iz. (TE). Columpio. Ziburu-zauria jarri dabe ostian, umien jolaserako. Ik. txintxaun.  Aldaerarik arruntenak zibili-zabulu, zibiri-zaburu eta bixon sinonimua: txintxaun.
zinbrixo [zinbrio]. izond. (TE). Esmirriado,-a, pequeño,-a, larval. Argala, erkiña, mirriña. Ume zinbrixu bat hazten dihardu. / Aingira-zinbrixua lako luzekiña. Ik. aingira-zinbrixo, zehe, ziztrin.
zine. iz. (OEH). Cine. Sanjuanak hurreratu ziran eta zine modurako makiña bat ingirau (ingurau) eben. (Zirik 44).
zingu-zangu. iz. (ETNO). Accionador de fuelles. Olatxuetan edo tiraderetan hauspueri lotuta daguan langeta edo kurutzia, seguru asko, hauspueri eskuz eragitteko. Burdiñoletako berbia da.
zinkun [zikoina]. iz. (TE). Cigüeña. Nere aman bigarren abizena: Zinkunegi. Ik. zikoiña.
Zinkunegi. abiz. (TE). Zinkunegi (apellido). Nere amaren bigarren abizena, Zinkunegi.
zintta.
1 . zintta. iz. (TE). Acera. "Cinta, acera de la calle" (TE, 737). Etxe aurrian, zintta guztia hartzen dau bere salgeixekin.
2 . zintta. iz. (TE). Cinta; cordón; cuerda. Abarketa zurixetan, zintta gorrixa.
© Jaione Isazelaia
zintta-bedar. iz. (ETNO). Espadaña (Carex pendula, Phalaris arundinacea).
zinttura (zintura, zintxura). iz. (NA). Cinturón. Euskeraz zintturiari be "gerrikua" esaten jako: "narruzko gerrikua" eta "telazko gerrikua".... Ik. zintturoi.  Zintturoia erabiltzen da gehixago.
zintturoi. iz. Cinturón. Zintturoia narruzkua izaten da. Ik. zinttura.
zintz. iz. ( -). Sonido que se hace al sonarse la nariz. Mokuak kentzeko egitten dan zaratia.
zintz egin. du ad. (TE). Sonarse (las narices). Mokuak kentzeko surretik arnasia indarrez bota. Mezatan, zintz ein biharra etorri jakon. Ik. txintx egin.
zintzo.
1 . zintzo. izond. (TE). Ahorrador,-a, trabajador,-a. Bihargiña eta aurreratzaillia danari esaten jako. Gu garan tokixan, zintzua danak dirua eitten dau; baiña gizon saskarrak, zintzuak baiño gehixago sarrittan. Ik. berakatz-atala baiño zintzuagua.
2 . zintzo. izond. (TE). Sano,-a, puro,-a, sin tacha; bueno,-a, honrado,-a, leal, cumplidor,-a. Esangura asko hartzen dittu: ona, garbixa, ondraua, leixala, esanekua; akatsik edo ustelik bakua. Sagar hónek zintzuak dira. / Jerusalem-go neskatxa zintzuak! / Zintzuegixa naizelako pasatzen jataz neri honelakuak. (Zirik 26). / Ezkondua zan emakume eder zintzo bategaz eta ondo ta baketan bizi ziran. (Ibilt 469). / Belarri onakin entzunaz erantzun zintzo hau bere alde zalakuan. (Ibilt 476).
3 . zintzo. adlag. (OEH). Sinceramente; fielmente; juiciosamente . Basarrittarrak zintzo asko esan zetsan garausartzaillia zala. (Zirik 72). / Eta hala irauntzen dogu, Jaungoikuari eskerrak, gaur arte, zintzo bezin eder ha eta zintzo bezin jarraikor ona ni. (Ibilt 483). Ik. zintzoki.
zintzo ibili.
1 . zintzo ibili (zintzo ibilli). esap. (TE). Administrarse bien. Zintzo ibillitta be, nahikua zeregin dago bizi izaten.
2 . zintzo ibili (zintzo ibilli). esap. (TE). Proceder con rectitud, actuar rectamente. Zintzo ibilli zan alkate izan zan denbora guztian.
zintzuan juan. esap. (AN). Ir honestamente / honradamente. [...] Eta zintzuan banoia, egizale betiko letz, nere egixa esatera... (Ibilt 375).