Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Jaione Isazelaia
A. Sarasua. (CC-By-SA)
erromara (erromada). iz. (TE). Cancilla, verja. "Cierre movible con que se completa un seto para dar paso o encerrar el ganado" (TE, 339). Erromaria beti itxitta laga bihar izaten da. / Erromadiari langa bat kendu, eta ondoren jarraittu zeskun jabiak. Ik. esparrau, langa, itxitura.  Bigarren adibidia berridatzi egin da.
erromatar (erromar) [erromatar]. izond. (TE). Romano,-a. Erromarra agertu zan gure inguruetara.
© BUAko guztiak
erromerixa (erremerixa) [erromeria]. iz. (TE). Romería. Arrateko erromerixara jende asko agertzen da beti. / Arrazola desapareziduta dagok; horma zahar bat bakarrik jakak zutiñik. Basarrixa zan, ta tabernia, ta danak... Bolatokixa, ta frontoi txiki bat be bai... Ta garizuman erromerixia hantxe izaten zan. Ostian ez zan egoten, ta danok haraxe, ezkutuan. Jente asko juaten zan hara. Soiñujolia be hangua zan, Bixente Zabala "Txopengua", ta erromerixia bertan eitten zan. Bergaretxeko Eugenio Ubera be etortzen zan soiñuakin ta panderuakin, ta erromerixia! Oingo gaztiak ez dabe estimatzen, oin hori zaratiori, "bum-bum-bum"... Gure salidia beti haraxe izaten zan. San Salbador egunian San Salbadorrera, baiña ostian Arrazolara. Inguru edarra zan, bai... basarri haundixa, ta solo bi ekazen, lau samarrak, ta ikusgarrixa zan parajia. Ataixan frontoi txiki bat jekan, ta Gallastegi pelotarixan epokan ixa egunero etortzen zan horra. Pixkat pelotan ein, ta... Gero egoten zan egurra txikitzeko, ta eskuak eitteko aixkoran eitten zeban, egurra ta ezpala... Eskuak gogortzeko. / Ez doralako beste festa eta erromerixarik nere etxia baiño. (Ibilt 486).
mendi-erromerixa. iz. (ETNO). Romería rural, romería de barrio. "Mendixan, auzuetan, ermittetan... basarri giruan egitten dana" (ETNO). Bi izeten zian, soiñojollia eta bera, Gelatxo eta Mendoxa. Horrek mendi-erromerixa guztietan ibiltzen zian; baiña danetan trikitixak, dana sueltua..
© Jaione Isazelaia
erromero (erremero). iz. (ETNO). Romero (Rosmarinus officinalis).
erronda. iz. (TE). Ronda; gaupasa, juerga de noche. "Velada nocturna de bebedores" (TE, 339). Eguneroko errondia, nahikua da gogorrena be galtzeko. / Errondia gabazko eranzalien ibilleria. (PM 71).
errondan egin. du ad. (TE). Trasnochar, andar de juerga. Bart errondan ein dogu egunsentira arte.
errondalari [errondari]. izond. (TE). Mozo,-a que anda de ronda, trasnochador,-a; juerguista. Gaztetan, errondalari amorratua izandakua zuen aittaitta.
erropa [arropa]. iz. (TE). Ropa; vestido. Nun josten detsue erropia? Ik. jantzi, janzteko.
erropa-zuri [arropa-zuri]. iz. (TE). Ropa blanca; ropa interior, lencería. Erropa-zuri ederra zoian haren arrioko burdi kantarixan.
erropero (ropero). iz. (NA). Ropero; colgador. Jatetxera sartu orduko jakia erroperuan laga biharra zeguan
errosarixo [arrosario].
1 . errosarixo [arrosario]. iz. (TE). Rosario, oración. Hamabost misterixoko errosarixua errezatzen zan haren etxian.
2 . errosarixo [arrosario]. iz. (TE). Rosario de cuentas; rosario. Urrezko errosarixuak galdu dittu, elixatik etxera bittartian.
© Ezazaguna
errosarixo-bedar. iz. (ETNO). Tortero (Arrhenaterum elatius). Ik. mugitza.
errosarixoko hazur [arrosarioko hezur]. iz. (TE). Espina dorsal; columna vertebral. Eskillaretan jausi eta errosarixoko-hazurra hausi jako. Ik. bizkarrazur.
erroseta. iz. (ETNO). Roseta; grabado en forma de flor. Grabauko berbia da. Torlojo burua erroseta bat egiñaz dotoretzen dok.
erroska. iz. (TE). Rosca; rosquilla. Mendaroko erroskak eta erroskillak barik, ez zan erromerixarik.
erroskilla (roskilla). iz. (JSM). Rosquilla. Ik. potxorroskillak.
erroskadun. iz. (TE). Rosquillero,-a. "Vendedora de roscas en las romerías" (TE, 339). Aurten be, Mendaroko erroskaduna agertu da Arratera.
errota.
1 . errota. iz. (TE). Molino. Bolingua esaten detsagun baserrixan, errotia izango zan noizbaitten.  "Hay en Eibar un caserío Bolingua, pero en el léxico sólo ha quedado errotia" (TE, 340).
2 . errota. iz. (AZ). Rebanada.
errota-hots. iz. (TE). Ruido de molino. "El ruido rítmico del molino" (TE, 340). Errota-hotsa ixiltziak esnatzen dau errotarixa.
esku-errota. iz. (ETNO). Molino de mano; molinillo manual. Ogigintzako berbia da.
errotape. iz. (TE). Cámara de desagüe del molino. Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia...
Errotape. l. iz. (TE). Errotape (de la presa de Arkaxpe); cámara de desagüe del molino . Gaztetan, medikuak, bai, Don Vicentek, horixe esaten ei juan beti: "Vientos de Arrate y baños de Errotape". Sasoian egoteko horixe onena. Badakik, orduan tuberkulosisa asko jeguan, eta txarra dok, txarra!, tuberkulosisa. Eta onena haixe garbixa hartzia ei dok; eta hamen, kalian, taillarrak ugari, eta zikinkerixia.  Aires de Arrate y baños de Errotape, XX. mende hasieran Eibarren zabaldu zan esakeria, Don Vicente Aguirre medikuan errezetia, osasuntsu egoteko horixe egin bihar ei zalako: Arrateko haixe garbixa hartu, eta errotapeko ur freskuan baiñatu. (ETNO).
errotari. iz. (TE). Molinero,-a. Barrena Txikiko errotarixak, bide batez, labari eitten eban. / Ibillilarixa, errotarixa, labarixa, ehitzarixa.
errotarri (errota-harri). iz. (TE). Piedra de molino; muela, rueda de molino. San Migel gau-zaintzailliak esaten eban iratargixa, bere ustez, errotarrixa bestekua ba zala. / Etsaiak itsutu eben errota-harrixan lan eraintzeko. Ik. albata, andapara, azelin, bizkarrazur, kunbo, osin.
errotsu. izond. (AZ). Que tiene raíces.
erru. iz. (TE). Yerro; culpa. Ik. kulpa, huts.
erruda. iz. (ETNO). Ruda (Ruta graveolans). Ik. boskotx.