Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ehundu, ehuntze. du ad. (TE). Tejer. Ehuna egin. Neguan ataratako mataza guztiak ehundu ditturaz ehunliari emonda.
ehuneko (eguneko). iz. (TE). Moneda o billete de cien pesetas. "Billete de a cien" (TE, 306). Egunekua emon detsut, erosi ditturan gauzen kontua ein deizun.
ehunezko. izlag. (TE). De tela; de hilo crudo. Eukan erropa-zuri guztia zan ehunezkua.
ehungille [ehungile]. iz. (ETNO). Tejedor,-a. Ik. ehungin, ehunle.
ehungin. iz. (ETNO). Tejedor. Ik. ehungille, ehunle.
ehunle (ehule) [ehule]. iz. (TE). Tejedor,-a. Barrenkaleko ganbara baten lan eitten eban ehunliak gu eskolako mutillak giñanian. Ik. ehungille, ehungin.
ehuno (eguno, euno, heuno). iz. (ETNO). Terreno comunal para cereales. Erdi Aroko idazkietan jasotako esanguriaren arabera, garixa jasotzeko herri-saillak. Urtero zozketatzen ziran basarrittarren artian. Gaur egun, toponimian jaso dogu; Santa Krurutz ermitta inguruko zelaixak dira.  (ETNO). / Itxitta dagozen labrantzako lurrak (AN). Ik. egurtza, su-egur, egur-baso, usa, Heunoeta, okoak.  Idazkixetan ehuno, euno eta heuno agertzen dira;  guk eguno jaso dogu.  (...) "Terrenos apropiadamente acotados y cerrados con buen seto, y de reconocida calidad, destinados para el cultivo exclusivo de cereales, fundamentalmente trigo" (EOYE, 98. or. (JEL)). / (...) "Las tierras que están coteadas (cerradas) se llaman eunos" (EOYE 1462, 100. or. (JEL)).
ei. part. (TE). Según parece, al parecer, por lo visto; parece (que), dicen (que), se dice (que). "Partícula de sentido impersonal, que entra en locuciones verbales para dar valor de referencia a la acción del verbo" (TE, 307). Etorri ei da zuen laguna. / Amaittu ei dittu eurixok. / Halakoren baten hill ei da ha gaiztua. / Plaentxian ba ei ziran aiskide bi, bata aberatsa ta bestia pobria. (Zirik 9).
Eibar. l. iz. (TE). Eibar (municipio). "Nombre euskérico de la Villa Nueva de San Andrés" (TE, 307). Eibar hazi zanian, Ibargaiñ, Ibarkurutzia eta Ibarbeia barruan hartu zittuan. / Eibarko damaskiñuak...
Eibarko euskera. iz. (NA). Euskera de Eibar. Eibarko euskeria da eta, ondo aitzen dot!
Eitza. l. iz. (TE). Eitzaga (de Zaldibar). "Venta próxima en jurisdicción de Zaldivar" (TE, 308). Agertu da honutz Eitzako torlojogiña?
eje. iz. (TE). Eje de máquina. Makina baten elementua. Ejia hausi jako eta ez dakagu beste ardatzik. / Ejiari alekiak oratu jetsak eta dana urratuta geldittu dok. Ik. ardatz.  "En algunos casos se salva el erderismo con la voz ardatza" (TE, 309).
ejenplu (ejenplo) [etsenplu]. iz. (OEH). Ejemplo. Adibidia. Behin, ona ta txarraren ejenpluak ipintzen hasi zanian [abadia], esan eban: [...]. (Zirik 44).
ejerzizio. iz. (OEH). Ejercicio, práctica. Ariketia, praktikatzia. [Irakurliak] ez deixen gaizki eritxi oin literatura ejerzizio bat besterik eitten ez daben onegaittik. (Ibilt 453).
eju-eju (aju-aju). onomat. (ETNO). Tos. Eztulana. Ibili zaittez eurittan eta gero etorri "eju-eju"ka..
ekaitz. iz. (TE). Temporal; mal tiempo; tempestad; tormenta. Egualdi txarra, "hodia" edo "trumoia" guk, beste batzuk "ekaitza" esaten daben lekuan.  "Recibido en Eibar por la literatura, como pieza del acerbo común" (TE, 308); ez da Eibarko berba normala.
1 . ekarri (ekarte), ekartze. du ad. (TE). Traer. Ekarrirazuz abarketa barrixak erromerixarako. / Gauziak balio dabena baiño gehixago kostatzen da ekartzia.
2 . ekarri. iz. (TE). Ingreso, aportación. Aittan ekarrixa ez zan nahikua etxeko gastuari eusteko.
ekekei. interj. (IL). Interjección de burla. "Norbaitek ipurdixa bistan daukanian burla egitteko esaten da; burlarako oihua" (IL, 52). Ekekei, ekekei! ipurdixa bistan! / Ekekei, ekekei! txilibitua bistan!
ekiera (ekiñera). iz. (TE). Comienzo, inicio, principio. Gauzen ekiñeria izaten da gatxena. Ik. hasiera.