Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
2 . esan.
1 . esan. iz. (TE). Mandato, orden; recado. Ez zara zu behintzat esana eittekua.
2 . esan. iz. (TE). Dicho. Kortazon esana: "haritxa zutiñik eta andria etzinda, munduan ukat eraingo detsenik".
esan gaiztoko. izlag. (EEE). Desobediente. Esan txarrekua, esanekua ez dana, esana egitten ez dabena. Seme zaharrena beti izan da esan gaiztokua. Anton. esan oneko.
esan oneko. izlag. Obediente, dócil. Esana egitten dabena. Anton. esan gaiztoko. Ik. esana-egitteko, esaneko.
esana egin. du ad. Obedecer; acatar. Agindutakua egin. Honek txakurronek ez dau esanik eitten. Ik. obeidu.
esana-egitteko. izlag. (TE). Obediente; cumplidor,-a. Esanekua, obeitzen dabena. Esana-eittekua zuen morroia. Ik. esan oneko.
zer esanik (be) ez [zer esanik (ere) ez]. esap. (OEH). Ni qué decir tiene. Bixente be han izan zan. Zer esanik pe ez; nora doian jente, hara doia Bixente. (Zirik 84)
esanaldi. iz. (TE). Conferencia, discurso, coloquio, charla; conversación; sermón. Perun esanaldixan ondoren, Marixan erantzuna. / Hiru orduko esanaldixa ein dau jakintsu harek gaurko batzarrian.
esaneko. adlag. Obediente. Esana egitten dabena. Ik. esan oneko.
esanezin. iz. (JME). Tartamudez. Berbetarako trabia, zenbaitt silaba errepetitziana; toteltasuna. Txikittatik dauka esaneziña. / Esaneziñ demasa zeukan, baiña badoiakixo kenduaz. Ik. eziñesan, tartako, tartamutu.  Bere sinonimua baiño arruntagua Eibarren.
esangura.
1 . esangura. iz. (TE). Ganas de decir algo, ganas de hablar, ganas de desahogarse. Esangura haundixak zittuan, eta nausixa etorri balitz, hustuko eban barru guztia. / Zaldunak, zuzentasuna baiño ez ekixala, ezin eban aittu emakume haren esanguria. (Ibilt 475).  TEk sarrera plurala emon detsan ezkeriok, pentsau leike normalian pluralian erabiltzen dala.
2 . esangura. iz. (TE). Significado, sentido. "Filosofua"; hitz onen esanguria: "jakintasunan zalia". / "Euskalerria": berba honen esanguria, nere ustez, "euzki aldeko herria".
esate. iz. (OEH). Dicho, frase, sentencia, decir. Beran esate bat besterik ez zan: "Ai, Txorixa, ezkontziakin majo harrapau hinduen tranpan. Andria lazko zepurik ez dagok". (Zirik 76).
esate baterako. esap. (TE). Por ejemplo. Zu, esate baterako, zara aberatsa eta ni ezer ez bat...
esateko. iz. (TE). Queja, reproche, crítica; lo que se tiene por decir. "Se dice en sentido de tener motivos de queja, de censura" (TE, 342). Esateko asko darabiz zure aurka. / Esatekorik badozu, hamen nozu entzutzeko. Ik. zeresan.  TEk sarrera plurala emon detsan ezkeriok, pentsau leike forma mugatuan erabiltzekotan normalian pluralian erabiltzen dala.
esegi, esegitze (esegitte) [eseki]. du ad. (TE). Colgar; tender. Erropa-zurixa, euzkittan esegi dot. / Lixibia esegitzia bihar neuke haixia dabillen artian. / Zapixak esegitzia gura neuke euzkittan. Ik. txingilizka ipini.  Esete aldaeria be badarabil TEk, baiña esegitze edo esegitte erabiltzen da.
esegileku [esekileku]. iz. (TE). Tendedero; colgador. Oingo etxiak, gorengo sapaixan dauke esegilekua.
eseka. adlag. (TE). Haciendo eses. Tabernatik urten eta eseka dator, jausi biharrian, mozkor hori.
eseteko toki [esekitzeko toki]. iz. (TE). Ortuan daukagu nahi beste eseteko-tokixa. Ik. esegileku.  Normalian esegitteko edo esegitzeko erabiltzen da.
eskabide.
1 . eskabide. iz. (TE). Petición, solicitud; reivindicación, reclamación. "Demanda pedidera" (TE, 343). Gangar haren eskabidiak ez eukan azkenik. / Bihargiñen eskabidia errezoizkua zan. / Atso haren eskabidea bete ezindakua zala. (Zirik 67). / Dukesiak, ikusirik senarra aukera onenian zala edozer eskabide eitteko [...]. (Ibilt 478]
2 . eskabide (eskabida). iz. (NA). Demanda; pedido de compra. Harek kotxiak fallodunak urten eben; eta eskabidarik ez badao, ba hobia etara bihar salduko badabe...
eskama. iz. (TE). Escama. Bixiguari eskamia kentzen ziharduala, ebagixa eiñ eban.
eskamel. iz. (ETNO). Brazo de fuelle. Hauspuan gaiñaldeko kertena, nun tikiñoi-ardatzan mazukarixak beherutz bultza egiñ eta hauspuari hustu-eragitten detsan. Burdiñoletako berbia da. Mazukarixak eskamelan bidez hauspua sakatuz puzka jartzen dau eta eskamela lagatzian hauspua airez betetzen.
eskapada (eskapara). iz. (TE). Escapada; el hecho de librarse de un accidente o de un momento peligroso. Arrisku edo kalte haundi batetik libratziari esaten jako. / "Se dice de salvar un peligro inminente" (TE, 343). Eskapada makaletik urten dau uste baiño hobeto.
eskarabajo. iz. (ETNO). Escarabajo de la patata (Leptinotarsa decemlineata). Holakorik ez jeguan lehenago. Hori gerra inguruan agertu zuan gure aldian. Patatia be beste nunbaittetik ekarri juen, patata diferentia, auskalo nundik, eta patata-kokua be orduan agertu zuan, bai, patatiagaz. (...) Eskarabajua dok hori, bai, eskarabajua patata-kokua dok. Ik. kakalardo.  Koko hau gerra ostian heldu ei zan Euskal Herrira. Ordura arte, kakalardo erabiltzen zan koleopteruen taldia izendatzeko. Espezie barri hau agertu zanian, barriz, bestiengandik bereiztu bihar zala pentsatu-edo, eta izen barrixa billatu jakon: batetik euskerazko patata-koko asmau zan; bestetik, erderazko eskarabajo hartu zan.
eskarmentu. iz. (NA). Escarmiento.
eskarola. iz. (ETNO). Escarola (Lactuca serriola).
eskarpe (eskarpa). iz. (TE). Escarpa; escarpe. "Karkabia", "zerkia" eta "eskarpia", Eibar antxiñakuan toki ezagunak eta eguneroko hizketan sartzen ziran berbak.
eskas (eskax).
1 . eskas (eskax). izond. (TE). Regular, mediocre; malo,-a. "Naturalizado del romance para significar lo mediano y pobre" (TE, 343). Egualdi eskasa gaurkua.
2 . eskas. zenbtz. (TE). Escaso, corto,-a; escasamente. Arra bete eskas aurreratu genduana.  Kantidadezko esanguria daukanian, edozein neurrikin erabili leike: pixua, luzia, likidua, denporia...
3 . eskas. adlag. (TE). Mal, malamente; regular. Eskas ibilli da gaurko erromerixan zaldunori.  Moduzko esanguria dauka.