Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ezleixal [ezleial]. izond. (TE). Desleal. Gizon ezleixala agertu zan, probatzeko orduan.
ezmen. iz. (TE). Negativa, no. Baimena emon zetsan lehelengo, eta gero ezmena. Anton. baimen. Ik. ezetz.  Ez da erabiltzen; etzetz normalian.
ezpada. junt. (TE). Sino, sino que. Ez baserrixan, baizik (ezpada) kalian entzutzen dira saskarkerixa horrek. Ik. baiño, baizik, ezpada ze.
ezpada ze (ezpaze). junt. (TE). Sino, sino que. Ez bakarrik zan zatarra, ezpada ze gaiztua be bai. / Ez da nahikua euskeria jakitzia, ezpada ze ahal dogun guztian erabilli bihar dogu. Ik. baiño, baizik, ezpada.
ezpal.
1 . ezpal (ozpal). iz. (TE). Astilla. Jausittako zugatz bati ezpala atara zetsan. Ik. zerrauts.
2 . ezpal. izond. (TE). Como un palo, como una astilla. Andra koittaua, ezpal bat dago.
ezpal-batze. iz. (TE). Recogida de leña, astillas. "Fue recurso de vida para muchos parados en el período crítico de 1920-30, generalizándose la voz como tópico común" (TE, 351). Ezpal-batzen urten eban aurrera gosiak hil barik. Ik. egur-batze.
ezpalak egin. du ad. (TE). Hacer astillas; partir leña. Ez da gatxa jausittako zugatzakin ezpalak eittia.
ezpalgintza. iz. (TE). Trabajo de hacer astillas/leña. Pago-ipurdixetan ezpalgintzan, biharrik ez zanian armerixan. / Lurrian gelditzen diran pago-zuztarrak, arbolia bota eta gero, ezpalgintzarako.
ezpan [ezpain]. iz. (TE). Labio. Keixia lakotxe ezpanak eukazen, ezertariko pintturarik bihar gabe.  "Generalmente en plural" (TE, 351).
ezpanetako pintura (ezpanetako pinttura). iz. (NA). Pintalabios. Guk eskolan ezin genduan euskeraz berbarik eiñ, e?! Honako alanbrezko eraztun bat, eta berba eitten laguna ikusten bazan, tak! emoten zentsan hari; eta astian azkenian eukenak, erriela! Astian, zapatu atsaldian ha zeukanak, erriela emon bihar maistriai. Ez dakitt ezpanetako pintturia erosteko ero zetako izengo eban! baiña astero erriela kobratzen zeban harek!
ezpanetako [ezpainetako]. iz. (TE). Guantazo, golpe en los labios. Ezpanetako bat emoixozu ixildu dein behiñ. Ik. ahoko, musturretako.
ezpara (ezpada, ezpata). iz. (ETNO). Tábano (Tabanus sp.). Ik. ezpateuli.
ezpata.
1 . ezpata. iz. (TE). Espada. Arma zuria Aspaldi honetan ezpatia dabil nausi munduan.
2 . ezpata. iz. (ETNO). Vara vertical del carro para sujetar la carga. Narrak eta burdixak ezpata bi eukitzen dittue; euren artian esagia ipintzen da, kargia eusteko. Ik. burdi, burgaiñeko, burtezpata, esaga, esaga-ziri.
3 . ezpata. iz. (ETNO). Espadilla; agramadera; instrumento para majar el lino. Liñua harrotu, gozatu eta biguntzeko ezpata itxurako egurrezko erraminttia. Bizkai aldian erabiltzen zan (Gipuzkoan "sugatsa"). Eibarren tresnia eta izena ezagunak dira, baiña erabilleria aspaldi galdu zan. Telagintzako berbia da. Ik. ezpatondo.
ezpata-bedar. iz. (ETNO). Iris, lirio (Iris germanica).
ezpata-dantza. iz. (TE). Danza de las espadas. "Danza folklórica del país" (TE, 371). / Ezpatekin egitten dan dantzia, dantza rituala, egun berezixetan egitten dana: jai haundixetan, Korpus egunian... (ETNO). Ezpata-dantzia ikasten dabiz Sanjuanetarako. Ik. ezpata-dantzari.
ezpata-dantzari. iz. (TE). Bailarín de la danza de las espadas. "Danzarín del grupo de baile de las espadas" (TE, 371). Ezpata-dantzarixa dozu semia, besterik ez lakua. Ik. ezpata-dantza.
ezpata-joko.
1 . ezpata-joko. iz. (TE). Duelo a espada. Gazte askorik, ezpata-jokuan hill eban lagun batek, andrakume bat zala eta ez zala.
2 . ezpata-joko. iz. (IL). Jugar a espadachines; a guerras; a guerras de bandos. Mutillen jokua da. ILek zelan egitten zan detalle askokin dakar: IL, 87-88. Bazkal ostian eskolia hasi baiño lehen, edo errekreo denporan edo, bardiñ, eskolia amaittu ondoren jardutzen genduan ezpata-jokuan. Ik. ezpatetan.
3 . ezpata-joko. iz. (ETNO). Parte de la danza de espadas en que los bailarines golpean sus espadas en diferentes posturas. Dantzako berbia da: ezpata-dantzia egitterakuan dantzarixak ezpatak alkar joten dittuen zatixa.
ezpata-zulo. iz. (ETNO). Orificio para las varas verticales del carro. Burtetxiak ezpatak sartzeko daukazan zuluak. Burdixan terminologixako berbia. Ik. taketa-zulo.
ezpatadunak. iz. (TE). Los militares. Militarreri esaten jakuen irudizko adieran; eta pluralean. Ezpatadunak jarri ziran aintzen, enparaukuak bildurturik.
ezpatetan. iz. (ETNO). A guerras; jugar a espadachines; a guerras de bandos. Jokua da. Guk edozein lekutan egitten genduan ezpatetan, baiña leku aukerakuena Jardiñeta aldian izaten zan; edozelako arboladi, sastraka eta lur-mokor ugarixa eguan eta ha bai zala ezpata gerrarako leku aukerakua!. Ik. burruketan, ezpata-joko.   ILek zelan egitten zan detalle askokin dakar: IL, 87-88.
ezpateuli. iz. (ETNO). Tábano (Tabanus sp.). "Mosca grande de alas largas con aguijón" (AZ, 457). Ik. ezpara.
ezpatondo (ezpatondoko). iz. (ETNO). Gramilla. Ezpatiakin batera erabiltzen zan erraminttia. Telagintzako berbia da. "Tabla vertical de cerca de 1m de altura, con pie, donde se colocan los haces de lino para agramarlos". Ik. ezpata.
ezpel. iz. (ETNO). Boj (Buxus sempervirens). Eibarren ez dago ezpelik, berezkorik behintzat. / Ezpel zura ei da onena koillarak egitteko.
eztabaida. iz. (OEH). Disputa, discusión, polémica. --Hi, eztabaida gogor bat jaukagu ta biharbada hik erabagi heike. Euskeria nundik datok? --Nundik datorren? Nik ez naekixan biajian zanik. (Zirik 112).
eztabaidan. adlag. (OEH). Discutiendo. Bata zu ta bestia ni beti zebizen eztabaidan. (Zirik 119).
eztaiñau, eztaiñatze [eztainatu]. du ad. (ETNO). Estañar; soldar con estaño. Ik. kandeleja, soldiau.
eztaiñu barra. iz. (ETNO). Barra de estaño. Soldiatzeko erabiltzen dan materixala. Ekarrirak 50-eko eztaiñu barra bat hau zinkau pegatzeko.
eztanbedar. iz. (ETNO). Formón. Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza: biribillak, lauak, hiru puntakuak, erdi biribilak... dagoz. JMEk Bergararako esangura honekin dakar: "Daratulu txikia, esku bakarrez erabiltzekoa". Ekarrirak eztanbedarra, honi egurroni puntia lautu eta zuluak egitteko. Ik. trintxa, formoi, gubixa.  Oin danak formoia esaten dabe, baiña formoia erderaz da. Lehenago esaten eben eztanbedarra hamen; ta enkanbio Bizkaixan trintxia (JB).
eztegu.
1 . eztegu. iz. (TE). Boda(s), nupcias. Ezkontzia eta bere inguruko jaixa. Andrageixan etxian dira ezteguak. / Ezteguetako gauan. (Ibilt 489).  Gaur egun ixa galdutako berbia. Zahar-zaharrenak besterik ez dabe erabiltzen. Normalian pluralian. Ezkontza eta boda zabaldu dira.
2 . eztegu. iz. (TE). Luna de miel; gozo, gloria. Ondiok ezteguetan bizi dira urte asko izan arren ezkondu zirala. / Ira-pillan, ezteguetan dabiz ume guztiak jolasian. / Kazariak haze ezteguak izaten dittuen udabarrixan [...]. Txori-txikiz betezen dira keixa arbolak eta [...] han egoten dira [...] eurak hiltzeko prest. (Zirik 72). / Baiña horraittiok, ondo bagara, guk izango jittuagu ezteguak. Besterik ezian alditxo baterako otxinduko gaittuk bahintzat. (Zirik 45).  Normalian pluralian erabiltzen da. Erabillera figuradua.