Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ittotzekuak (itxotzekuak) [itotzekoak]. iz. (TE). Risas de morirse, carcajadas. Ittotzeko barre algarak. Itxotzekuak darabixez alboko tabernan, hiru edo lau erantzaillek.
ittula (itxula) [itula]. iz. (TE). Guiar a la yunta. Mutikua, nahikua dogu ittularako.
ittulan egin (itxulan ein) [itulan egin]. du ad. (TE). Guiar los bueyes; transportar con bueyes.
itturri [iturri].
1 . itturri [iturri]. iz. (TE). Fuente, manantial. Ibarkurutzeko itturrixa. / Ibaixan goi itturri bat da hamentxe. / Hamen itturri onak, Urkuzukua, Ardantzakua, Loidiñekua Fundidoresetan... Untzagan bajeuan bat, baiña eskasa zuan. Gero Plaza Barrikua be bai. Ta Ibarkurutzekua be bai. Baiña lehen zekazen bi mutur; txorro bi; eta lau arbola aldamenetan. Amañakua be ona, ta Isasixan beste bat Kiputzanekuan onduan. Mordua egongo zittuan, bost-sei gitxienez, onak. Segurutik gehixago. Ardantzan bi jeuazen, bata ona ta bestia eskasa... Trenbidia pasauta bata, oso ona; ha goikua zuan ura oso ona; ona baiña ura! Ta egunero jentia bialtzen juen itturrira, andrak edo gaztiak edo... "Atzena?" preguntatzen zuan, ta "fulano", ta, bueno, "haren atzetik neu". Batzuetan izaten zan kantinploria ta beste batzuetan pitxarra, lurrezko pitxarra. Orduan ez jeuan konfiantzarik txorroko urakin. / Ardantzako itturrirutz. (Zirik 57).  Toponimuetan eta onomastikan sarri agiri da: "radical de muchos derivados en sobrenombres y apellidos. Iturritxo, Iturri-Kastillo, Iturrua, Iturriño" (TE, 443).
2 . itturri [iturri]. iz. (TE). Elocuencia, facundia, verbosidad. Figuradua da. Itturrixa, berbetan hasi ezkero.. / Ene! Horrek daka eten bako itturrixa, zenbat berba!.
3 . itturri [iturri]. iz. (TE). Origen; fuente; motivo, causa. Horren aberatskerixen itturrixa badakigu nun dan.
itturburu (itturri-buru) [iturburu]. iz. (ETNO). Madre, manantial; origen. Iturburutik gauzia ziur jakiñaz. (Ibilt 457). Ik. begi, zan.
itturritsu [iturritsu]. izond. (TE). Fontanoso,-a; abundante en fuentes o manantiales. Itturri asko daguan lekuari esaten jako. Oiz mendixa, itturritsua, dana hare-harrixa dalako.
itun.
1 . itun. izond. (TE). Triste. Poztasun bakua, tristia. Mundu ituna agiri da neretzat hamendik aurrera. Ik. triste.  Ez da erabiltzen.
2 . itun. adlag. (TE). Triste, tristemente. Poztasun barik, illun, triste, tristerik. Alai juan da baiña itun dator erromerixatik. Ik. triste.  Ez da erabiltzen.
ituntasun. iz. (TE). Tristeza. Tristuria. Ituntasun haundi bat jausi da nere gaiñ. Ik. tristura.  Ez da erabiltzen.
Iturribide. l. iz. (TE). Iturribide (calle). Eibarkua. Iturribidia zan, Mutiola eta Portalian bittartian.
Iturriño (Itxurriño) [Iturrino]. l. iz. (TE). Iturrino (casa). Tanboliña, txikirriña, pitxiña, tartakariña, luzekiña, Iturriño.
itxain, itxaitte (itxaitxe, itxaintze) [itxoin]. dio/du ad. (TE). Esperar, aguardar. Itxairazu lagunegaz Txaltxanian. / Gosiak bazan, jateko itxaintziak bihurtzen eban friztixa bildurgarri baten. / Luzeruan itxain eben baiña ez zan zaratarik. (Zirik 78). / Mezian azkena itxain gabe. (Ibilt 460).
itxaitten egon (itxaintzen egon, itxoitten egon). da ad. (TE). Estar esperando / aguardando. Itxaintzen egon giñan ordubete baiño gehixaguan, Beizuko Zabalian. Ik. zain egon, luze juan.  Itxaitten askoz be arruntagua da itxaintzen baiño.
Itxari. gatxiz. (TE). Itxari (apodo). "Sobrenombre de una familia de Eibar" (TE, 444). Itxariñekuak baziran Eibarren.  Izen normal moduan ez da erabiltzen: "En Eibar, Itxari perdura como sobrenombre" (TE, 308).
itxaro izan. du ad.-esap. (OEH). Esperar, tener esperanza, confiar en. Zaldunagandik itxaro eban [erantzun pozgarria]. (Ibilt 476). Ik. espero izan.
itxaropen. iz. (TE). Esperanza. Hobian itxaropenian daroiaguz badaezbada guztiak. / Eskerrak emotia bihar detsagu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenagaittik. / Zazpi urtian bizi izan banaiz ezeren itxaropen barik, nola ez bizi beste zazpi urtian espero doran sarixagaittik? (Ibilt 460). Ik. esperantza, espero.  Ez da eibartar petuen berbia: "No se usa comunmente esta voz, pero suena a todos" (TE, 444).
itxaropenian [itxaropenean]. adlag. (OEH). En la esperanza de, con la esperanza de. Juan zan eskerrak emonaz, erremedixo harekin milagruan itxaropenian. (Ibilt 472). Ik. esperuan.
1 . itxi, ixte (itxitze). du ad. (TE). Cerrar. Itxizu atia, haixe zorrotza dabill eta. / Atia itxitzia ez da ezer kostatzen sartzerakuan. / Atia ixtia gura neuke bedratzirak ezkero.
2 . itxi, ixte ( itxitze) [utzi]. du ad. (TE). Dejar. Itxi (utzi, laga) dot Elgoibarko bidian. / Jokuari itxitzia gura neuke. / Gaizki eiña, andria ixtia harek laga daben moduan. / Hiru umegaz itxi eban, lamairen laguntasun barik. / Pekatu haundixa, famelixia hartara itxitzia. / Itxuli gaittian gauzia ein da gero [...] utziko dogu hemen eta aldenduko gara alkarregaz. (Ibilt 455). / Ez zetsan utzi Zaldunari bere erantzuna amaitzen. (Ibilt 477). / Aurrerutz ez eban utzitzen haren sermoirik. (Ibilt 463). Ik. laga.  Eibarren erabiltzen da itxi baiña laga gehixago.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
itxitura (itxittura). iz. (ETNO). Alambrada, cerca, cercado; valla. Han itxitura edarra dago eta ez dabe hanka eingo. / Behi lapurren bat, eze, horrek alanbrok pasatzeko... gaiñera aurten eiñ etsezen itxitturekin?!. Ik. erromara, esparrau, langa.
1 . itxuli, itxultze (itxulitze) [itzuli].
1 . itxuli, itxultze (itxulitze) [itzuli]. da/du ad. (TE). Volcar(se); volver del revés. Ardauz betetako pitxarra itxuli dau, eta hango danen "ene ba!". / Jakia itxuli eta itxulitaratik jantzi dau. / Lapikua sutara itxulitzia, etxekoandria auzuan ipoiñetan dan artian, sarrittako kontua. / Eutsi gogor burdixari itxuli ez deiñ, hamen sakonian aldapara haundixa dago eta.
2 . itxuli, itxultze (itxulitze) [itzuli]. du ad. (OEH). Hacer volver. Senarra neregana zeregaz itxuli ia erremedixorik dozun. (Ibilt 472). / Ez eban itxuli gura izan beste hainbeste haren aurka. (Ibilt 480).
3 . itxuli, itxultze (itxulitze) [itzuli]. da ad. (TE). Dar la vuelta, regresar, volver(se). Bide erdittik itxuli naiz, dirua hartzia ahaztu doralako. / Hainbeste bide eiñ eta gero itxulitzia, bihar zan lekura heldu baiño lehen... / Azkue zana penaz ei zan Capilla Sixtina ikusi barik itxuli biharrez. (Zirik 89). / Dukesia, besterik aittu gabe, itxuli zan arinka bere gelara. (Ibilt 478). Ik. bira egin, buelta egin, buelta hartu, itxulitze, jira egin, bihurtu.
4 . itxuli, itxultze [itzuli]. du ad. (TE). Traducir. Hizkuntza batian esan edo idatzi dana beste hizkuntza baten esan edo idatzi. Euskerara bihurtu edo itxuli liburuetan diran milla gauza eder. Ik. bihurtu.
5 . itxuli, itxultze (itxulitze) [itzuli]. da/du ad. (OEH). Convertir(se), transformar(se). Haren odol eta gantzak odoloste itxuli baiño len. (Ibilt 462).
2 . itxuli [iruntzi]. iz. (TE). Reverso, revés, envés. Tela, jantzi edo gauza baten bistakua ez dan aldia; erian kontrakua. Tela honek hamendik dau eria, eta bestetik itxulixa. Ik. itxulittaratu, itxulittu, irulezta, itxulikalde.
itxulittara [iruntzitara].
1 . itxulittara [iruntzitara]. iz. (TE). Reverso, revés, envés. Itxulittaria ez da errez igartzen tela honetan. Ik. irulezta, itxulikalde.
2 . itxulittara (itxulietara) [iruntzitara]. adlag. (TE). Del revés. Itxulittara jantzi dittu galtzak. Anton. erara.
itxulittik [iruntzitik]. adlag. (TE). Del revés; del envés. Itxulittik begiratu ezkero, gauzak beste arpegi bat eukitzen dabe.
itxulikalde. iz. (ETNO). Envés, reverso, revés. Itxulixan aldia. Jertsia itxulikaldera daukazu. Ik. itxulittaratu, itxulittara, itxulittik, itxulittu, irulezta, itxuli.
itxulittaratu, itxulittaratze ( itxulittaratutze) [iruntzietaratu]. du ad. (TE). Volver del revés. Aratostietan nahikua dozu soiñekua itxulittaratu koko jantzitta agertzeko. / Soiñekua itxulittaratutzia, barrixa eittia beste kostatzen da gaur. / Ez dau merezi gaur ezer itxulittaratziak. Ik. itxulittu.
itxulittu (itzulittu), itxulitze [iruntzitu]. du ad. (TE). Poner patas arriba, revolver. "Volver las cosas del revés" (TE, 446). Ipurdiaz gora itxulittu dau etxe guztia. / Dana itxulittutzia errezagua, dana bihar dan bezela tolostutzia baiño. Ik. itxulittaratu.