Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
izentau, izentatze [izendatu].
1 . izentau, izentatze [izendatu]. du ad. (TE). Nombrar, designar para un cargo. Hainbesten artian izentau eben juan zanan ordiak eitteko. / Bere anaia alkate izentatzia gura eban.
2 . izentau, izentatze [izendatu]. du ad. (OEH). Nombrar, llamar por su nombre, citar; denominar. Bere izen eta gatxizenegaz izentau eban lapurra. / Ez dozu eiñ ondo pekatua esan eta pekatarixa izentatzia. / Izentatzeko zaldunorri emakumezko haren izena. (Ibilt 459).
3 . izentau, izentatze [izendatu]. du ad. (OEH). Indicar, señalar, fijar. Aurretik izentau zetsan zenbat izango zan bere hilleroko irabazixa. / Hartu-emonak, aurretik izentatzia hobe, auzirik ez dein sortu. / Orduan, [...] aldendu baiño lehen izendatzen dabela hurrengo agerturako eguna, edo, garbi esanda, gaba. (Ibilt 483).
izorra (izurra). izond. (TE). Embarazada, encinta. Umedun daguana. Izorra aurkitzen zala. (Ibilt 484). / Susmau eban zerbait izorrana baiño gehixago eukala. (Ibilt 478). / Izorra (beteta) dago andra gaztia, Gabonetarako espero dabela. / Andra izorrak, datorren haurran esperantzan eruaten dittu bedratzi hilleko nekiak. / Emakume izurrak bere fueruak dittu legian. Ik. beteta.  "No se usa en Eibar, donde se dice beteta" (TE, 453).
izorraldi. iz. (AN). Gestación, tiempo de gestación. "Izor-denporia" (AN).  (TE, PM 89).
izorrau (izurrau), izorratze [izorratu]. da/du ad. (TE). Fastidiar(se); joder(se); estropear(se). "Por eufemismo, fastidiar, pero es de notar que la voz ha perdido toda malicia en el léxico corriente" (TE, 453). Droga eta abar, izorrau dabe gizajua. / Hauxe dok alde guztietatik izurratzia! / Oinguan, izurrau naiz. / Batak eta bestiak, ondo izurrau eben gizajua! / Estomangutik zihero izurrauta nabin da. (Zirik 15).  "De uso común debido al naturalismo de los antiguos" (TE, 454).
© Jaione Isazelaia
izotz. iz. (TE). Hielo; helada; escarcha. Izar geldixa buru gaiñian jartzen dan tokixan, dana izotza. / Han pasau eban, sekulako izotzakin [...] gau guztia. (Zirik 34).
izotz baltz [izotz beltz]. iz. (TE). Helada negra. Ihintzik bako izotza, ikusten ez dana; lurra zurittu barik gogortzen dabena, oskarbi ez danian gertatzen dana. Bart izotz baltza, izan leikian txarrena baserrirako.
izotz-kandela. iz. (TE). Carámbano de hielo, canelón. Lurreraiñoko izotz-kandelak ein ziran teillatutik behera. / Oin negurik be ez dau egitten eta, negurik bez oin; baiña lehen, etxeko ataixan be izotz-kandelak izaten ziran, gurian.
izotza egin.
1 . izotza egin. du ad. (TE). Helar. Bart izotza ein dau.
2 . izotza egin. du ad. (TE). Fabricar hielo; hacer hielo. Atzo ez dabe eiñ izotzik, indarrik egon ez zalako.
izozdun. iz. (ETNO). Repartidor,-a de hielo, vendedor,-a de hielo.
izozgin. iz. (AN). Fabricante de hielo.
izoztu, izozte ( izoztutze). da/du ad. (TE). Helar(se); congelar(se); enfriar(se); quedarse frío. Oiñ eta eskuak apurka-apurka zittuan izoztuaz. (Ibilt 487). / Edurretan, atiak gordetzen ziran hamar soldau izoztu ziran. / Errekak izoztutzia, askotan ikusi dogun gauzia.
izpi.
1 . izpi. iz. (TE). Hebra, brizna, filamento; hilo. Urrezko izpixegaz eindako soiñekua.
2 . izpi. iz. (ETNO). Veta. Txibirixakin izpixa etaratzen dok. / Izpi txarra jaukak honek egurronek. Ik. arapo, egur-zan.
izpittu, izpitze [izpitu]. du ad. (TE). Deshebrar, desfibrar. Zeozer harixetan zehetu: bakillaua, ardilania edo liñua esate baterako. / Ardilanatik edo liñutik, eskuz, izpixak etara, gero harixa egitteko (ETNO). Zurrukutuna eitteko, bakillaua izpittu bihar izaten da. / Ardilania hamen! Honi eitten jakon, neguan, astixa zeguanian, sukaldian, ba, izpittu esaten jakon. Holan-holan-holan, dana eiñ. Eta ondo izpittuta, lantzian zatitxo bat hartu, eta harixa eiñ!.
iztar [izter]. iz. (TE). Muslo. Haren iztarrak, zugatz tantai bi bezela.
iztar-bakar [izter-bakar]. iz. / izond. (TE). Cojo,-a; manco de una pierna; tullido de una pierna; falto de una pierna. Bizkai aldetik agertzen ziran iztar-bakarrak, hango meatzetan lagarik bizi erdixa.
iztar-lehengusu [izter-lehengusu]. iz. (TE). Primo hermano; primo carnal. Bixen aittak anaiak ziranetik, eurak iztar-lehengusuak. Ik. lehengusu.
iztarra hausi. du ad. (TE). Quebrarse / romperse una pierna. Jausi keixa arbolatik eta iztarra hausi dau.
Iztar makilla. gatxiz. (TE). Iztar Makila (apodo). Mac Kinley Estatu Batuetako presidente izandako bategandik Eibarren ataratako gatxizena. Zer jiñok gaur Iztar Makillak?   "Lectura que se hizo proverbial de Mister Mac Kinley, por Bittor Aundixa, cuando la guerra de Cuba" (TE, 443).
iztarri [eztarri]. iz. (TE). Garganta. Hainbeste orrua ein biharragaz, iztarrixa urratuta daukat. / [Tabernan] iztarria freskatuaz. (Zirik 64).
iztarriko katarro (eztarriko katarro). iz. (NA). Infección de garganta. Eztula da bat eta iztarriko katarrua beste bat.
iztarriko min [eztarriko min]. iz. (TE). Dolor de garganta; anginas. Iztarriko miña eukitzen zalia; eta azkenerako be, handittik galdu zan.
iztarriko zulo [eztarriko zulo]. iz. (TE). Gaznate. Iztarriko zuluan juan ezindako zatixak bialtzen zittuan barrurutz.
iztarrixa zerrau (iztarrixa zarratu) [eztarria zarratu]. zaio ad. (TE). Ponerse afónico,-a / ronco,-a. Iztarrixa itxi, afonixia izan. Hainbeste orruagaz, iztarrixa zerrau jata.  Asko erabiltzen da, eta zarratu gehixenbat.
kontrako iztarri (kontrako eztarri) [kontrako eztarri]. iz. (TE). Tráquea. Kontrako iztarrira juan jako ardau tantanen bat eta itto biharrian dago.
kontrako iztarrira juan (kontrako iztarrittik juan, kontrako iztarrittik sartu) [kontrako eztarritik joan]. esap. (ETNO). Atragantarse. Kontrako eztarrira juan jakon ogi zatixa, eta ixa jo-ta bertan geldittu jakun!.
izu. iz. (TE). Miedo, espanto, temor. Izua eta zurkatxan bittartez pentsatzen eban jendia apaltzia. Ik. bildur, izuki.
A. Sarasua. (CC-By-SA)
Izua (Ixua). l. iz. (TE). Izua (caserío). Mandiola ballekua. Legarretik Izuraiñoko bide barrixa eregi eben armerixakuak, 1914ko uda-azkenian.  Deklinatzerakuan kasu batzuetan gehixenetan amaierako -a gorde egitten da: Izua, Izuak, Izuari, Izuan ...; baiña beste kasu batzuk -a barik egitten dira, leku-denporazko gehixenak, inesibua kenduta: Izutik, Izura, Izuraiño(k), Izurutz.
izugarri. izond. (TE). Espantoso,-a; aterrador,-a; terrible; que asusta. Izua, bildurra sartzen dabena. Aindu zetsan [...] esan zeixola hasieratik azkenera, aittua eta ikusi eban guztia gela izugarri hartan. (Ibilt 489). / Gaur egualdi izugarrixa ein dau. Ik. bildurgarri, ikaragarri.
izugarrizko. izlag. (OEH). Terrible, espantoso,-a. Itaundu zetsan [...] nola izan zan izugarrizko gaitz honen hasieria. (Ibilt 488).
izuki (izuka, ixuka). izond. (TE). Tímido,-a, vergonzoso,-a, retraído,-a; asustadizo. Izutixa, lagun gutxikua, bakartixa, lagun artian lotsatzen dana, lotsatixa. Baserriko ume izukia kriau etorri zanian, baiña gero ondo kaletartu zan. / Arrakia, emakia, umekia, izukia... / Ondo lotsatixa ta ixukia intzanan ba txikittan. / [...] ni naiz mendixetako alaba izukia. (Ibilt 65). Ik. izu, -ki / -ka.  Gitxi erabiltzen da.
izur. iz. (TE). Frunce; pliegue. Arratixako neskatillak, dana izurrezko gona urdiña erromerixarako.
izurra hartu. dio ad. (TE). Fruncir, tomar un frunce; coger el dobladillo. Izurra josi. Izur bat hartixozu barren guztian, apur bat laburtzeko, luzeegi dozu ba gona hori.
izurda (izurde, ixurde, ixurda) [izurde]. iz. (TE). Delfín; puerco marino (Delphinus delphis). Itsas zabalian, izurdiak zoiazen ontzixan ondoren, jolasetan balitzaz letz.
izurrategi (izurratei) [izorrategi]. iz. (TE). Burdel, casa de lenocinio, casa de citas, prostíbulo. Hamen be, izurrateixa, eta hamar bat halantxe.  "Casi en desuso, lo recordé oyéndolo decir a uno, vasco, canónigo en la catedral de Toledo, con el significado de casa de lenocinio" (TE, 454).