Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
itxulitze [itzultze]. iz. (TE). Regreso; retorno; vuelta. Izatez itxultze aditz-izenan aldaeria da itxulitze. Ik. buelta, itxuli.
itxundu (itzundu), itxuntze. da/du ad. (ETNO). Deshojar(se). Zugatzak orrixak galtzia, edo nahitta norberak orrixak kentzia, ganajatekorako-edo.
itxura. (TE).
1 . itxura. iz. (TE). Parecido, traza; apariencia, figura, aspecto; impresión. Jauntxo itxura gehixago heukan bihargiñana baiño. (Zirik 32). / On itxuria dauka alkate barrixak. / Esan horrek, egi itxuria dau. / Semiak aittan itxuria atara dau. Ik. antz, irudi, planta, traza, tankera.
2 . itxura. iz. (TE). Fundamento, manera adecuada. Itxurako gauzia. / Badakik hori eztana itxuria bestien aurrerako be. (Zirik 78).
Itxurian jabe izan. esap. (EEE). No ser (o ser) lo que parece. "Norbaitek azaletik edo kanpotik ematen duena ez dela adierazteko" (EEE, 38). Baitta  dirudixana badala aitzen emoteko be. Diru eske neregana? Ni ez naiz gero itxurian jabe. / Sinpatikua eta jatorra emoten dau, baiña ez da itxurian jabe. / Itxurian jabe bada, ez dau eukiko indar haundirik.
itxura danez (zanez) [itxura denez (zenez)]. esap. (OEH). Al parecer. Danak espero eben txapeldun izatera helduko zala, ta berak pe bai itxura zanez. (Zirik 116).
itxuran. adlag. (OEH). En forma (de), con aspecto (de); decorosamente, con buen aspecto. Txanbolin agertu zan mendiruzko itxuran. (Zirik 57). / Itxuran agertu zeiñ etxera. (Ibilt 466).
itxuria [itxura]. adlag. (TE). Por lo que parece, según parece. Itxuria danez, itxuria dan lez. Itxuria, ez dator oiñ ezkerik. / Itxuria, haren etxian andria hasiko zuan frakak jazten. (Zirik 43). / Grazia ein zetsan itxuria. (Zirik 122). Ik. erregular, itxuria dan lez, kontizu, itxuraz.  Ahozkuan itxuria danez / dauanez be erabiltzen da.
itxuria dan lez (itxuria dan letz) [itxura den legez]. esap. (TE). Según parece, al parecer; por lo visto. Itxuria danez, dirudixanez. Itxuria dan letz, ez da ondiokan hill. Ik. itxuria, ikusixan bistan / behian.
itxuria emon [itxura eman]. dio ad. (TE). Adecentar, recomponer, acondicionar, dar forma. Itxuratu, formia emon. Ez dau guztiz ondo atara, baiña itxuria emon detsa. / Itxuria emon detsa etxiari, andrageixa datorrenerako. Ik. itxuratu.
itxurabako.
1 . itxurabako [itxuragabeko]. izlag. (OEH). De mal aspecto; feo,-a. Itxura txarrekua. Itxurabako agura zahartxo, ximel da gaizki jantzi bati. (Zirik 62). / Bi itxurabako zeren auto-stop eitten.
2 . itxurabako [itxuragabeko]. izlag. (OEH). Absurdo, disparatado, sin fundamento. Sagarrak eskubariakin batu? Gauza itxurabakuaorik horraittio...
3 . itxurabako [itxuragabeko]. izlag. (TE). Indecente; incorrecto,-a. Itxurarik be ez daukana. Gauza itxurabakua zuk oiñ ein dozuna.
itxuragarri. izond. (TE). Decente, que adecenta. Itxura onekua, dotore emoten dabena. Lorak sapailluan, itxuragarrixak dira.  Ez da erabiltzen.
itxuratu, itxuratze ( itxuratutze). du ad. (TE). Adecentar, recomponer, acondicionar, dar forma. Itxuratu dittue inguruak, erregia datorrenerako. / Itxuratutzia gura genduke etxia, alabia ezkontzen danerako. / Bai kristau eta bai gauzak, itxuratzia bihar dabe. Ik. itxuria emon.
itxuraz. adlag. (OEH). Al parecer, por lo visto, aparentemente . Sartu jakon andrazko bat, [...] itxuraz ezkutuan hilleta berbera erebixana. (Ibilt 472). Ik. itxuria.
itxurazko. izlag. (JME). Decente, correcto,-a, aceptable; de buena presencia. Itxura onekua. Pelikula itxurazko bat ez dabe botatzen. Ik. itxuroso.
itxuroso. izond. (TE). Decente, decoroso,-a, digno,-a; de buena apariencia. Itxura on samarrekua. Etxia da itxurosua, baiña etxekuak itxurabako zoro batzuk. Anton. itxurabako. Ik. itxurazko, tajuzko.
itzain (izain). iz. (TE). Boyero, guía de bueyes; carretero. Lehen, idixaz eta burdixaz arduratzen ziranak; baitta transportistak be. Gaur egun ixa bakarrik idi-probetan erabiltzen da (ETNO). Domekako iri-proban, zein da itzaiñ? / [...] idi probetako izaiñ marduak. (Ibilt 35). Ik. karretero.  Erderazko maillegua nagusittu jako azken aldixan (karretero), edo perifrasi batek ordezkatzen dau: ittulan egin.
1 . itzal.
1 . itzal. izond. (TE). Oscuro,-a, negro,-a. Illuna, baltza. Itzala dator Bizkai aldia, eta eurixa izango dogu berihala.
2 . itzal. izond. (TE). Terrible, espantoso,-a. Ikaragarrixa, bildurgarrixa. / "En Eibar se usa en la acepción de lo que mete miedo, temeroso" (TE, 448). Infarnuan bez ha zan lako gauza itzala. / Heriotza da infarnu itzal honetatik atarako nabena. (Ibilt 487). Ik. baltz.
2 . itzal [itzel]. izond. (OEH). Enorme, tremendo,-a. Demasa, oso haundixa. Itzalak sartzeko mutilla. (Zirik 72). / Maittia zein zan argitzera ezkero, irutxur itzala eitxen zetsan. (Ibilt 482). Ik. demas.
itzalpe. iz. (TE). Sombra. Pago haundi baten itzalpian emon dot goiza, Biblia irakorten. Ik. kerizpe.  Itzalpe gitxi erabiltzen da Eibarren ezaguna izan arren; kerizpe da normalian erabiltzen dana.
itzalpen. iz. (TE). Melancolía, tristeza, abatimiento. Sartu jako barru-barrura itzalpen haundi bat eta ez da barre eraingo detsanik. Ik. tristura.  Gitxi erabiltzen da.
Itzio.
1 . Itzio. l. iz. (TE). Lugar en Eibar. Eibarkua. Etxian izena da.
2 . Itzio. gatxiz. (TE). Itzio (apodo). Itziok, Izurako bidian, Pitxargaiñ inguruan, etxe barrixa eiñ eban.
3 . Itzio. b. iz. (TE). Caserío en Elgoibar. Elgoibarkua.
iup (eup, iaup). onomat. (ETNO). Salto. Gorakadiana, indarrakin. Hartu galtzarpietatik ta "iup!" hantxe laga eban laguna mahai gaiñian.
ixa [ia]. adlag. (TE). Casi; por poco; a punto de. Zeozer ez dala zihero betetzen, amaitzen... aitzen emoten dau. Ixa jausi nintzan lurrera. / Ixaixa oker haundi bat ein neban pentsau barik. / Ibiltzeko be ixa gauza ez garala gatoz. (Zirik 118). / Ixa amaittuta ebala bere eruan ona. (Ibilt 472). / Bata jarraixan eta bestia igesik ebizen bixak gelan jiran, arte ixa harrapauan. (Ibilt 464). Ik. kasik.  Indartzia nahi danian repetiduta erabili leike: ixa-ixa, ixaixa.
ixak-eta. junt. (EEE). Ya que; puesto que; como. Ixak-eta heldu garan, hasi gaittezen jaten. / Ixak-eta aitta etorri dan, bazkaldu egingo dogu. / Ixak-eta ondo portau zarien, pagia emongo detsuet. Ik. -nez.  "Gure zaharrak asko erabiltzen eben esamolde hau, baiña gaur ixa zihero galduta dago. Idazkeran, azken aldi honetan, D. Pedro Zelaiak bakarrik erabiltzen eban" (IL, 43).
ixipu (isipu) [isipu]. iz. (ETNO). Brocha. Isipuakin zurittu eben hormia.
1 . ixo (ijo, eixo), ixotxe [eho].
1 . ixo, ixotze [eho]. da/du ad. (TE). Pasarse de rosca, dañar la rosca. "Deshacerse la rosca de un tornillo" (TE, 450). Torlojua ixo jako eta alperrik galdu da piezia. / Torlojua ixotzia azkeneko orduan. / Hainbeste lotu eta soltau bahabil laster ixoko dok harixa. / Torlojo honek harixa ixota jaukak.
2 . ixo (ijo, eixo), ixotze [eho]. du ad. (ETNO). Moler.