narrastasun. iz. (TE). Abandono, dejadez, desaliño, falta de limpieza; descuido, decadencia, miseria. Alde honetako narrastasuna, lanik ezana. / Andra gaztian narrastasuna, ardura bakua izatiana. narrastu, narraste ( narrastutze). da/du ad. (TE). Avejentarse, decaer; descuidar(se), desaliñar(se). Narras bihurtu, zahartzaruan edo gaixotasunan eragiñez gehixenetan.
Juan daneko urte betian, asko narrastu da zuen aitta. / Urtiegaz, narrastia gauza segurua. / Gaztetako jaikittasunan ondoren dator zahartzara narrastutzia. / Urtiak gaiñian, eta gripiak zihero narrastu nau. Narru [Kutunegietabarrenengoa (Narru)]. b. iz. (TE). Narru (caserío). Eibarkua, Arrate ballekua.
Narrunekuak, hamaika ari jokolari hazi eben. narru [larru]. 1 . narru (larru) [larru]. iz. (TE). Piel, cuero, pellejo. Satorran narrua, fiñetarikua da. / Oiñetakuak eitteko narrua. / Larrutik atara biharko detsasu zorra. / Narrua salbatzeko. (Ibilt 461).
Narru da Eibarren erabiltzen dan formia; TEk be larru-ri sarreria emon arren, konpuesto eta deribau guztiak narru-kin dakaz (TE, 569-570).
2 . narru [larru]. iz. (TE). Cara dura, cinismo; osadía; insolencia. Esangura figuradua dauka.
Harek lotsabagiak eukan arpegixa eta narrua! narru eta hazurretan geldittu [larru eta hezurretan geldittu]. esap. (TE). Quedarse en los huesos, quedarse esquelético. Narru eta hazurretan geldittu da gizajua, hiru hillabeteko gaixuakin. narru gogor. iz. (IL). Cara dura, sinvergonzonería; atrevimiento. Hik daukak narru gogorra hik!, zela esan heike hori?!. narru-aterpe [larru-aterpe]. iz. (TE). Chabola; tienda de campaña. Eta Ada erdittu zan Jabelez, zeiñ izan zan narru-aterpietan bizi eta aberzain diranen aitta (Gen. 4. 20). narrua jo. 1 . narrua jo [larrua jo]. esap. (TE). Tocar el tambor, batir el tambor. Tanborra jo.
Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. / Erregiñari gaur narrua birrittan jo detsat; lehenengo aurretik eta gero atzetik. EEE-ko ejenplua "erreginaren harrera ekitaldi batean parte hartu zuen atabalari batek esandakoa" (EEE, 45) ei da. / "Tiene una acepción escabrosa que ha acanallado al verbo (TE, 570).
2 . narrua jo [larrua jo]. dio/du ad. (TE). Follar, joder, echar un polvo. Bide baztarrian narrua joten harrapau dittu aguazillak. Ik. jo, txakilletan egin / ibili, txolan egin. narrua kendu [larrua kendu]. esap. (TE). Despellejar, desplumar, dejar sin blanca. Xemeiko barik laga.
Kontuak eitterakuan hillan azkenian, narrua kendu detse gizajuari. Ik. narrugorrittu, xemeiko barik, narrutu. narrugorriko. izlag. (OEH). Desnudo,-a. Ez dala egi biziko, Jaunan Ebanjelixua, letra huts narrugorriko, berbeta azaletikua. (Ibilt 279).
Ik. billutzik, narrugorrixan, narrutsik, gorririk, narrugorririk. narrugorririk. adlag. (NA). Desnudo,-a; en cueros. Ik. billutzik, narrugorrixan, narrutsik, gorririk. narrugorrittu, narrugorritze (narrugorritutze) [larrugorritu]. 1 . narrugorrittu, narrugorritze ( narrugorrittutze) [larrugorrittu]. da/du ad. (TE). Desnudar(se). Narrugorrixan jarri, billuztu.
Igarirako, Ariatzan narrugorrittutzen giñan eskolako mutikuak. Ik. billuztu. 2 . narrugorrittu, narrugorritze [larrugorrittu]. du ad. (TE). Desnudar, desplumar, dejar sin blanca. Xemeiko barik, bape barik laga.
Katillunian, kartetan, drogoso biren artian narrugorrittu eben. Ik. narrua kendu, xemeiko barik, narrutu. narrugorrixan [larrugorrian]. adlag. (TE). Desnudo,-a; en cueros. Narrugorrixan jaixo nintzan eta billutzik lotaratuko naiz lurrera . Ik. billutzik, narrutsik, gorririk, narrugorririk. narrutik [larrutik]. adlag. (TE). A costa de la piel; muy caro (costar/pagar). Neke haundixak pasauta (kosta / ordaindu). Narrutik atarako detsaraz zor destazenok. narrutsik [larrutsik]. adlag. (TE). Desnudo,-a; en cueros. Auzixetan zebizen famelixa bixak, irabaztaillia eta galtzaillia, narrutsik geldittu ziran. Ik. billutzik, narrugorrixan, gorririk, narrugorririk. narrutu, narrutze [larrutu]. 1 . narrutu, narrutze. du ad. (NA). Despellejar, quitar la piel . Hildako animalixei narrua kentzia: konejuei, bildotsei...
Eta bildotsa zeiñek narrutu bihar dau?. 2 . narrutu, narrutze. du ad. (JME). Desplumar, dejar sin blanca. Xemeiko barik laga.
Argixa zan jokuan, baiña majo narrutu dabe oinguan. Ik. narrua kendu, narrugorrittu, xemeiko barik. nasai. 1 . nasai. adlag. (TE). Holgado,-a; holgadamente; tranquilo,-a,;tranquilamente. Nasai agertzen zan eukazen aberastasunekin. / Egon hari nasai. (Zirik 71).
Ik. zabal. 3 . nasai. izond. (TE). Tranquilo,-a; sosegado,-a; reposado,-a. Esangura figuradua dauka.
Ez dot ikusi gizon nasaixagorik ha baiño. Ik. bakerako, baketsu, mantso, trankil, tenplau. 4 . nasai. izond. (TE). Ancho,-a, holgado,-a; suelto,-a; flojo,-a; desahogado,-a. Oiñ eregi daben bidia nasaixa da. nasai asko. adlag. (OEH). Tranquilamente, holgadamente. Bestiak nasai asko esan ei zetsan. (Zirik 46).
nasaigarri. izond. (TE). Tranquilizador,-a, tranquilizante, relajante. Gaur han erabagi dana, munduantzat nasaigarrixa. nasaittasun [nasaitasun]. iz. (TE). Tranquilidad, calma, sosiego; alivio; desahogo; paz. Orduan ahalegindutako alkartasunak ekarri dabe mundura nasaittasun apur bat bihargiñendako. Ik. kontentuz, poz. nasaittu, nasaitze [lasaitu]. 1 . nasaittu, nasaitze (nasaittutze) [nasaitu]. da/du ad. (TE). Tranquilizar(se), aliviar(se), calmar(se), relajar(se). Larrittasuna, kezkia, estuasuna gitxittu.
Gerria amaittu zanian, nahiz galdu, nasaittu giñan. / Ameriketara heldu giñanian, ha zan nasaitzia! / Berba honegaz Dukia nasaittu zan biziko onduen. (Ibilt 483).
/ Gure Pernando urtebeterako nasaittuko ahal zan. (Zirik 50).
Anton. estutu. Natibittate (Natibitxate) [Natibitate]. iz. (TE). Natividad. Abenduaren 25a. / "Fiesta de la Natividad" (TE, 572).
Natibitxate biharamonian jaixo zan gure txikiña. nausi [nagusi]. 1 . nausi [nagusi]. iz. (TE). Jefe,-a, patrón,-a; superior,-a. Etxe, erakunde, talde, lantegi edo taillar bateko burua edo jabia; lehentasuna dabena, agintzen dabena, agintarixa.
Gure lanteiko nausixa, gizon ona da. / "Pelotia" eitte alde, bere lagun bati esan zetsan eruateko ha aingiria fabrikako nausixari. (Zirik 101).
/ [Etxekoandra bat] nausi eskubide guztiak zittuana bere etxian. (Ibilt 465).
2 . nausi [nagusi]. izond. (OEH). Principal, mayor, general, superior, -a. Estuasunian, deittu bihar izan zetsan [...] Nafarruako erregiñan botikarixo nausi lehelenari. (Ibilt 473).
3 . nausi [nagusi]. izond. (TE). Mayor, de más edad; primogénito,-a. Adiñez lehelengua dana; zaharrena.
Hau da famelixako nausixa, baserrixan geldittuko dana. / Handik lasterrera, basarriko seme nausixa jetxi zan botikara atia bizkarrian zeroiala. (Zirik 81).
Ik. nausin. 4 . nausi [nagusi]. izond. (NA). Mayor, anciano,-a, viejo,-a. Adin haundikua, zaharra.
Gaztia danian ba "txintxua" esaten da; eta gero persona nausi batgaittik berba eitten danian ba "ha zintzua zan" ero... 5 . nausi. izond. (JME). Mayor de edad. Adiñez heldua.
Nausixak bakarrik pagatzen dabe, umiak ez. / Pelikula hori nausixendako da. 6 . nausi [nagusi]. izond. (TE). Mayúscula. (letra)larrixa, maiúskulia.
Hasierako 'peia', nausixa eta apainduz beteta eiñ eban. Gitxi erabiltzen da; pe letrian sarreran darabil TEk izenondo hau, baiña ez detsa sarrerarik egin.
nausi izan / jarri [nagusi izan / jarri]. da/du ad.-esap. (OEH). Ser el/la que manda, ser el/la mejor, poner(se) por encima. Foballian Bartzelona eta pelotan Irujo dira nausi.
/ Ikusi diat jarri haizala, bertso lanean nagusi. (In Zirik 96).
nausin (nausixen) [nagusien]. izond. (TE). El mayor, la mayor; primogénito,-a. Adiñez zaharrena.
Zu nausiña izanda, bestieri gaizki erakusten diharduzu. / Jauregixan [...] bere seme nausiña bere ondoren jaun izteko bide onian. (Ibilt 490).
Ik. nausi. Mugatuan: náusiña (náusixena).
nausintasun (nagusintasun) [nagusientasun]. iz. (TE). Primogenitura. Esauk saldu zetsan Jakoberi bere nausintasuna, jatordu bateko kontentu argalan ordez. |