nere kautan (nere kautetan) [nere kabutan]. adlag. (JSM). Conmigo mismo,-a, reflexionando a sólas. "Honen esanguria interesgarrixa da: norberan buruakin berbetan jardun, edo sentiberatasun guztiak aldamenera lagata norberan buruakin bakarrik jardun" (IL, 46).
Horrelako iritxixak nerabixazen nere kautan. (Zirik 6). / Nere kautan neguala, zarata batek esnatu moduan egin ninduan. / Nere kautetan niharduan eta ez zaittut ixa ikusi be egiñ. / Sarri, nere kautan diñot: "eta Eibarko euskeria hilgo balitzok?"... / Bakarrik nagonian, ixa beti nere kautetan jardutzen dot. Ik. bere kautako, bere kautakuetan jardun, nere kautakuetan, bere kautan, kautan. neregandu, neregantze. du ad. (NA). Conseguir, apropiarse, adueñarse. Neregana ekarri, neure egin, neure bihurtu. Ik. beregandu, norberagandu. neska. 1 . neska. iz. (TE). Chica, muchacha, moza; niña. Heldutasunera heldu ez dan emakumezkua; ume emia.
Neskia ederra zure alabia. / Neskia jaixo jaku. / Neskaren bati errekaua eittia baiño ez palitzok (ez balitzok), laster eingo gendukek. (Zirik 126).
Ik. mutil. 2 . neska. iz. (TE). Sirvienta, criada, chica. Bihar asko batzen jako eta neskia hartu dau. Ik. mutil. Neskan esangura guztien ostian hauxe diño TEk: "En Eibar se dice así de neskatxa y neskatillia sin distinción peyorativa" (TE, 575). Gure ustez, hauxe da esan gura dabena: neskama / kriadan ordez ez ezik, baitta neskatillan eta neskatxan ordez be erabiltzen dala, inungo bereizketarik egin barik.
neska gazte. iz. (OEH). Muchacha joven. Neska gaztetxo bat sartu zan Ojanguren erretratistianera. (Zirik 50).
neska koskor. iz. (TE). Muchachita, chiquilla, chavalita. Neskatotxua; mutil koskor eta neska koskor ume nahiko hazixa izentatzeko erabiltzen dira.
Bialdirazu neska-koskorra sagar batzuk emon deixorazen. Ik. mutil koskor. neska-laguntza. iz. (ETNO). Cortejo, acción de acompañar a la chica hasta su casa, cortejo a una chica. neska-mutil. izond. (TE). Marimacho. Tabernarako nahi bezelako neska-mutilla. Ik. mari-mutil. Ez da erabiltzen.
neska-mutillak (neskak eta mutillak). iz. (JME). Chicos y chicas. Neskia eta mutilla, famelixa bateko seme-alabak; neska(k) eta mutila(k).
Ze familixa daukazue? —Neska-mutillak. / Uberako neska-mutillak alkarri eskutik obatuta doiaz. Pluralian erabiltzen da.
1 . neskame (neskama) [neskame]. iz. (TE). Sirvienta, criada, muchacha. Neskama bat baiño gehixago ziran etxe hartan. / Neskamiak eiñ eban guztia etxekoandriak aindu zetsan bezela. (Ibilt 457).
Ik. kriada. 2 . neskame. iz. (ETNO). Trébede. Lapikuak eta ontzixak beheko-suan ipintzeko erabiltzen dan burdiñazko trepetxua. Hanka bakua izan leike (laratzian esegitzeko) edo hankaduna.
Ik. trebera. Eibarren hau berbiau ezagutu ezagutzen da, baiña trebera gehixago erabiltzen da. Batzuek desbardindu egitten dittue: hiru hankadunari trebera esaten detse, eta laratzetik txintxilik ipintzen danari neskamia.
neskata. iz. (NA). Ligue (o intento de ligue) con chicas. Lehenao "ligatzia" ez zan esaten, lehen "neskatia" esaten zan. Ik. mutilleta. Izen moduan baiño gehixago erabiltzen da adberbixo moduan: neskatan, neskatara... neskatilla [neskatila]. iz. (TE). Chica, muchacha, jovencita, chica joven. Jerusalemgo neskatilla zintzuak! neskato. iz. (NA). Chavala, jovencita, chica. Dantzan eitten, han, neskato polittenari.. / Ofizinan berriz, [...] neskato bat eukitzen ei eben. (Zirik 106).
neskatotxo. iz. (OEH). Dim de 'chavala, jovencita, chica'. Neskatotxuak ikusi eban ate-zirriztutik, burua oiñaldian zeukala, ta hankak burualdian. (Zirik 118). neskatxa. neskatxiki. iz. (JME). Prostituta (euf). eufemismua Hi, mutiko. Mesedez esango al deskuk "neska txikixen” etxia nun dan?. Ik. tortola, usatortola. neu. izord. (TE). yo mismo, yo misma. Ni-ren indartzaillia. / "Forma demostrativa del nominativo de la primera persona del singular" (TE, 575). Intensivo de ni.
Neu naiz danotatik zaharrena. / Neuk esango detsat hari bihar jakona. Ik. neure. Kasu markak hartu leikez: neuk (ergatibua: "Forma demostrativa de la primera persona agente de los verbos transitivos" (TE, 575)), neuri, neurekin, neugaz, neuretzat, neuretako...
neure. izord. (TE). mi, mis; mio, mía; míos, mías [intensivo]. Nere-ren indartzaillia. / 1. personako indartutako formia da, edutezko genitibo markaduna.
Neure amatxo maittia. / Neure semiak. / Neure-neuria da zuk ikusi dozun etxia. Ik. nere, neu. Indarra markatzia nahi bada repetiduta erabilli leike, neure-neuria: "Reduplicación en oficio de superlativo. Mío, como dos veces mío" (TE, 575).
neurkatx. izond. (ETNO). Difícil de medir, inmedible. Neurtu ezin dana edo neurtzeko gatxa dana. Hau pieziau, bere forma raruegaittik neurkatxa dok. neurri. 1 . neurri (negurri). iz. (TE). Medida: tamaño, dimensión; rasero. Azunbreko neurrixa ardauantzat. / Horri pieziorri ondo hartu ete detsaaz neurrixak? Ze, hi tartakin txamarra haiz eta ez nok fixatzen hirekin. / Txantxilloia batzutan izaten zan pieza bat, muestra moduan. "Échantillon" izaten da negurri bat. / Peporrok ze neurrittako oiñetakuak erabiltzen dittuan. (Zirik 85).
/ Basotik eran biharrian azunbreko neurrittik eraten juat. (Zirik 94).
2 . neurri. iz. (TE). Medida; límite. Onenian be, egun urte gizonan neurrixa. / Iñoiz bere neurritik ataratzen bada be serenuak errespetuz beiratzen detsa. (Zirik 53).
/ [Tabernaria] bere bezerueri aitzen emoten zekixana zan. Ta eratallia barriz neurririk bakua. (Zirik 69).
/ Beitturik Vergier-go loibian edertasuna eta haren gatzan neurrixa. (Ibilt 486).
/ Aiskidetasuna neurri batera heldutzen zanian. (Ibilt 473).
neurriko. izlag. De la medida, de la medida justa; de la medida de. Joxio buruhaundixan txapela edo bestela bere neurriko bat nahi neuke. (Zirik 116).
neurrira. adlag. (TE). A (la) medida. Neurrira eindako soiñekua beti jausten da hobeto, dendan erosittakua baiño. neurrira jokatu. esap. (ETNO). Apuestas que se hacen teniendo en cuenta el peso y el volumen del ganado. Herri kirolak: probetako berbia.
Oingo probetan idixak 1.100 kilotan sartu bihar juek, esate baterako; eta neurrira jokatuta, neurrixa 16 arruakua pariandako. Handik gorakueri kargia ezarriko jakuek: gorutz egindako ontza bakotxagaittik, kinttal bateko kargia. neurrittik [neurritik]. adlag. (OEH). Moderadamente, con mesura. Neurrittik erateko bakarrik esan jestan neri [medikuak] ta nik, esana betetziarren, basotik eran biharrian azunbreko neurrittik eraten juat. (Zirik 94).
neurrixak hartu. du ad. (ETNO). Medir, tomar las medidas de algo. neurrixan [neurrian]. neurriz-gain. adlag. (ETNO). Excesivamente, en exceso. Normaltzat edo egokitzat hartzen danaz gorakua, larregikua.
Arasak neurriz-gain bete jittuek eta ukat egin juek. Izan be, ohol kaxkarrok zelan aguantauko juen ba, hainbeste pixatzen daben trokelekin neurriz-gain bete ezkero!. neurtu, neurtze ( neurtutze). du ad. (TE). Medir. Norbaitten edo zerbaitten luze-zabalak ziheztu.
Zeiñek neurtu zeruak? Iñok bez dirudixanez. Hala ta guzti gure etxian lau kantoiak bezin ziur dagoz neurtuta Euzkixa, Iratargixa eta izar asko. / Eta zelan da Euzkixa neurtutzia? / Gizon txatxarronek, zeruak neurtzia ein dau, Untzagako plazia balitz letz. / Zihatz neurtu heike ardatza harixak emoten hasi baiño lehen. / Jendian aurrian dihardugunian neurtu egin bihar dira berbak, iñor mindu nahi ez bada. / Kant-engandik edo, errazoiak ondo neurtzen ikasi zittuen noizbait. (Zirik 43).
/ Atara eban ordiazko frailliorrek ezkutuan zeroian makilla sendua eta neurtu zetsan bizkarra tentatzailliari bere biziko onduen. (Ibilt 464).
neurtzaille [neurtzaile]. 1 . neurtzaille [neurtzaile]. iz. (TE). Medidor,-a; tasador,-a. Antontxo, herriko ikatz neurtzaillia. / Hi be ofizinista peto-petua izango haiz baiña neurtzaille txarra. 2 . neurtzaille [neurtzaile]. iz. (ETNO). Instrumento de medida; calibre. Neurtzeko tresnia.
Perdoi gitxiko gauzentzat, kalibria baiño mikrometrua neurtzaille hobia dok; neurrixa ziurrago hartu leikialako. |