Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
noraiño (noraiñok) [noraino]. adlag.-gald. (OEH). Hasta dónde, hasta qué punto. Ikusiko ebala noraiñok diabruak astindutzen eban koittaua. (Ibilt 465).
noraiñoko [norainoko]. adlag.-gald.-izlag. (OEH). De qué alcance, hasta dónde se extiende . Eztakigu (ez dakigu) noraiñoko sakontasuna izango eben gure Euskalerri barruan Sokratesek eta Aristotelesek. (Zirik 43).
noraiñok. gald. (TE). Hasta dónde; hasta qué lugar . Adlatibo bukatuzko kasu markaduna da. -Noraiñok pentsatzen dozu juatia ibilli honetan? -Diruak aintzen daben tokiraiñok.
noranahi. adlag. (TE). A cualquier parte, a dondequiera. Noranahi juanda be, jakitziak lagunduko desku. Ik. edonora.
norarte. gald. (VO). Hasta dónde. Ik. noraiñok.
norbaitt. izord. (TE). Alguien, alguna persona. Norbaitt ibilli da nere papeletan, nahastauta agertzen dira ba. Ik. nuonor.
norbera (nobera). izord. (TE). Uno mismo, una misma, cada uno,-a, cada cual. Iñori hasarre eitteko, lehelengo norbera bihar da izan oratu-leku bakua.
norberan [norberaren]. izond. (TE). Propio,-a; de uno mismo, de una misma. Genitibo markadun formia da. Lana seguru, irabazixa nahikua, etxia norberana eta zahartzara jai: hor makiñatxo bat neke, kartzela eta urkamendigaz bideratutako bentajak gaurko bihargiñantzat.
norberan burua erakutsi. esap. (EEE). Mostrarse, hacerse notar, destacar, aparecer. Nunbaitten azaldu, norberan burua nabarmendu, agertu. Eusko langilleak! Gaur da eguna zuen buruak erakusteko Eibarren!.
norberan buruari gitxietsirik. esap. (EEE). Con complejo de inferioridad, acomplejado,-a. Norberan burua gitxiagotzat izanda. Herrenka eitten ebala eta, bere buruari gutxietsirik bizi zan.
norberan kontura jarri [norberaren kontura jarri]. esap. (TE). Ponerse a trabajar por cuenta propia. "Común en la armería, cuando lo ideal para todos era trabajar por cuenta propia" (TE, 578). Ofiziua ikasi ondo eta gero norberan kontura jarri.
norberagandu, norberagantze ( norberagandutze) [norbereganatu]. du ad. (TE). Apropiarse, adueñarse. Lege onez edo txarrez, noberagana ekarri, norberana egin, norberana bihurtu. / "Entrar en posesión de una cosa tenida a título provisional" (TE, 578). Norberagandu dau zorrian eiñ eban etxia, bihar dan moduan danekin erantzun dabelako. / Daneri erantzun bihar dan moduan eta gero dator gauzia norberagandutzia. / Zalia tokatzen ez jakona norberagandutzen. Ik. beregandu, neregandu.
norde (norte) [norte]. iz. (TE). Viento de componente noroeste, viento Norte o Noroeste. "Eibarrera ipar-mendebaletik edo iparraldetik sartu leikian haixia, baiña gehixenetan itsasotik datorrena; hotza eta euritsua. Egualdi berdia dakar" (ETNO). Nordiak, berihala dau eurixa. Ik. ifar-haixe, ifar, hegoi, ifar-mendabal, napar-hegoi.
nordaize (nordaixe). iz. (TE). Viento noroeste; viento de componente noroeste. "Dominante en el invierno en nuestra tierra" (TE, 578). Nordaiziagaz egualdi zorua ibiltzen da.
norgehixago [nor gehiago]. iz. (TE). Competencia, lucha, disputa, puja. "A quién más" (TE, 578). Norgehixagoko indarretan beste indartsu batzuegaz, eten zan.
norgehixagoka [norgehiagoka]. adlag. (TE). Disputando, compitiendo; en pugna. Norgehixagoka bizi izan ziran hill arte.
nornahi. izord. (OEH). Quienquiera, cualquier persona. Nornahiri bihotza ikutzeko erakua izan zan. (Zirik 85). Ik. edonor, edozein.
nortasun. iz. (JSM). Personalidad; carácter.
nortzuk (nortzuek). izord. (TE). Quiénes. Interrogatibo forma plurala da, nominatibokua. Nortzuek izan dira nere billa? / Nortzuk datoz gaur afaittara?  Bai nominatiborako bai edozein kasutarako -e- alternatibua da: nortzu(e)-. Beste kasu markak hartzen dittu: nortzu(e)ri...
norutz. gald. (TE). Hacia dónde; para dónde. Adlatibo bide zuzenezko kasu markaduna da. -Norutz zoiaz hain goizago, andra? -Plazarutz, ia honetxek salgeixok ataratzen ditturan hamarrak baiño lehen.
notizia. iz. (OEH). Noticia. Poz eman didan notizia bat hartu diat higandikan. (In Zirik 99).
numero (lumero).
1 . numero (lumero). iz. (TE). Número. "Laranjia" esaten dan bezela, "lumerua". / Ezekixan numerorik, baiña iñor baiño lehen aberastu zan. / --Ze numero?, --preguntau zetsen zentraletik. (Zirik 81).
2 . numero. iz. (TE). Cantidad; cuenta, suma, total. Zerua illundu biharrian zoian eltxu hodia, eta haren zenbatan numerorik ez da.
nun [non].
1 . nun [non]. gald. (TE). Dónde. Inesiboko formia da. Nun jaixo zan Iparragirre? / Hor nun agertu garan, ibilli eta ibilli. Ik. hara nun.  Izatez galdetzaillia izan arren, beste funziño batzuk be badaukaz: ziharkako estiloko konpletibak, relatibuak... egitteko esate baterako.
2 . nun [non]. mend. (TE). Donde. Hau mundua, nun dana irutxurra dan.
nun danik bez [non denik ere ez]. esap. (TE). No se sabe ni dónde. Zaiñ eta zaiñ eta nun danik bez. / Haren etxia, gaur, nun danik bez.
nun-nahi [non-nahi / nonahi]. adlag. (TE). Dondequiera, en cualquier parte; en todas partes. Nun-nahi berriz be esango dot hamen esan dorana egixa dalako. / Zirikatzaille okerrak pe nun-nahi izaten dira. (Zirik 33). / Eta ezpatia nun-nahi zure alde eta edozeiñen aurka atarako nebanez. (Ibilt 489). Ik. edonun.
nunbait [nonbait]. adlag. (TE). En alguna parte, en algún lugar. Nunbaittetik agertu ziran hona be gizonak. / Nunbaitten sortu zan euskeria.  Kasu marka batzuk hartu leikez.