Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
aurten. adlag. (TE). Este año, el año presente. Aurten gari asko izan da. / Ez da hartu aurten gaztaiñarik. / Aurtengua da hamen daukaten salgei guztia.  Adberbixua izan arren kasu marka batzuk hartu leikez, leku-denporazko genitibuana esate baterako: aurtengo.
Aurtena. l. iz. (ETNO). Localización media entre varios caseríos del mismo nombre; del medio; central. Basarri izenetan erabiltzen da, izen bereko etxe bat baiño gehixago daguanian, alkarren artian bereizteko: Guena, Aurtena eta Barrena. Agiña ingurua jendiak ez jok ezagutzen, eta Arando ingurua gitxiago. Urko azpixan dagok, Agiña alderutz. Han dagozak Arando Guena, Arando Barrena, eta Arando Aurtena. Eta gero, Arando Etxebarri, eta beheratxuago Arando Itturralde. Ik. Guena.  Badirudi hau dala izen bereko basarrixak sailkatzeko modurik zaharrena. Gaur egun arruntaguak dira Goikua / Erdikua / Behekua; edo Gaiñekua / Azpikua; baitta Handikua / Hemetikua, Haundi / Txiki eta Zahar / Barri.
ausa danez. esap. (EEE). Por lo visto, al parecer. Itxura danez. Ausa danez ez da ondiokan etorri.
ausarki.
1 . ausarki. adlag. (OEH). Atrevidamente, decididamente, con seguridad, sin miedo. Gazte argalak, ikusirik ez zala haiñ urriñ lurra, salto eiñ eban ausarki eta ezkutau zan urriñian. (Ibilt 461).
2 . ausarki. izond. (TE). Atrevido,-a, audaz, valiente, decidido,-a; temerario,-a, imprudente. Arriskuen aurrian atzera egitten ez dabena. Pauso ausarkixa, itsuan, nora jakin barik aindutzia. / Dozena aletako honek, ez dira ausarkixenak; baña ausarkixena be, ez da erakus-gei on bat besterik pekatari garanon osasunerako. (Ibilt 454). Ik. baloretsu, atrebidu.  Forma aldetik ausarta egokixago, baiña atrebidua erabiltzen da gehixenbat.
ausartasun. iz. (TE). Atrevimiento, osadía, valor, audacia, valentía. Harrittuta bezin hasarre haren ausartasunakin, Zaldunak esan zetsan, estuasunetik urtentzeko asmuan: [...]. (Ibilt 477). Ik. balore, odol.  Dagozen sinonimuetan, hauxe da gitxien erabiltzen dana.
ausartu, ausartze ( ausartutze). da ad. (TE). Atreverse. Ausartu naiz zuregana etortzen, ni apalau. / Lehelengo bidar zanetik, ez zan erreza ausartutzia. / Gura eban ausartzia, eta ez zan atrebitzen. / Ausartu zeilla argittara ataratzen bere bihotzan barrua. (Ibilt 476). Ik. atrebidu.  Ausartu baiño arruntagua da atrebidu.
Austin. iz. ber. (TE). Agustín. Unzaga kalian zan Austiñ arotza.
austrato. iz. (AN). Matrimonio de conveniencia. "Aurrez gértautako ezkontzia".
auto. iz. (TE). Automóvil, auto; coche. Autua, bihar-biharrekua ofizio askotan. / Jilaneko aurrian auto bat euan geldittuta, plazentziatarrak ziran. (Zirik 126). / Hi be sekula ez haut ikusten Eibarren, baiña hi bai tokau be parian nik autuan juateko aukeria daukadanian. (Zirik 127). Ik. automobil, kotxe.  "Con acento prosódico en la primera sílaba au" (TE, 200) [áutua]. Auto eta automobil dira Eibarren beti erabili izan diranak eta HB-n lehentasuna daukenak; kotxe sinonimo barrixa da.
autuan ibili (autuan ibilli). da ad. (TE). Andar en auto; ir en coche. Autuan ibilli nintzan lehelengo bidarrez, "Fatigas" esaten zetsen katxarro zahar baten (izan zan).
automobil. iz. (TE). Automóvil, auto; coche. Gaur erozeiñek dauka automobilla. / Oin be plaentxiatarrak, automobillak pasatzeko, hobe leukie gomazko kaliak eingo balittukie. (Zirik 14). Ik. auto, kotxe.  "A pesar de los neologismos más o menos acertados que se han ensayado, priva el erderismo por razones prácticas y sin duda legítimas" (TE, 200). Auto eta automobil dira Eibarren beti erabili izan diranak eta HB-n lehentasuna daukenak; kotxe sinonimo barrixa da.
autonomixa [autonomia]. iz. (TE). Autonomía. Autonomixia da norberan eskubidien jabe izatia: naziñuak munduan, herrixak naziñuan, eta gizonak herrixetan.
autu. iz. (TE). Conversación, diálogo; cuestión, tema, asunto; suceso, incidente. Autua zan, batak zor zetsala bestiari... / Autura juan da, zer ete dan ikustera. / Euren artian sortu zan autu bat, burrukarakua. / Elgetan ez ebillen beste auturik, zezenak gora ta zezenak bera / Sarri pasiatzeko jazten da eta askotan pasiatzea atxikixatzat hartuaz autua batzeko ta horregaittik, adarjote alde deitzen jako Eibarren "ibilgonia". (Zirik 28). / Bixamonian, Gautxorixezia han juan zan auzoko andra guztieri autua eruatera. (Zirik 27). / Egoera ha ikusitta plaentxiatarren batek laster zabaldu eban autua. (Zirik 110). / Etxian be ez eban beste auturik ataratzen zorioneko sermoilarixori baiño. (Ibilt 463). / Honek bildurra hausirik, atara zetsan zer ixilleko aututan ziharduan emaztian kontura, eta laga zetsan berari ixilleko kartiori. (Ibilt 463). Ik. auzi, kustiño, tema.  "Con acento prosódico en la segunda u" (TE, 200) [autúa].
autuan ibili (autuan ibilli). da ad. (TE). Ser parte en, andar metido en. Partian izan, ibili. / "Ser parte en una cuestión o en algún suceso" (TE, 200). Gaztia nintzan baiña autuan ibilli nintzan, herri guztia zalako parte. Ik. autuan izan.
autuan izan. da ad. (TE). Ser parte en. Partian izan, ibili. / "Ser parte o cómplice en un asunto (TE, 200). Saulo bat, gero Paulo izenagaz jentill artera Barri Ona zabaltzeko izentautakua, San Estebanen harrikako heriotzan, autuan izan zan. Ik. autuan ibili.
autubatzaille [autubatzaile]. izond. (TE). Chismoso,-a; entrometido,-a; reportero,-a. Esamesak kontatzen zalia dana. Alde guztietara heltzen zan ha gure lagun autubatzaillia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana. / Bialdu eban autubatzallia (chismoso) txakurran-salan pasiatzera. ( Zirik 37). / Plaentxia guztian zabaldu zan zurrumurrua ta autubatzalliak pe ahoz-aho zerabillen kuadrilla batek perretxiku benenosuak pe jaten zittuela.(Zirik 62). / Autubatzalliak diñuenez, Otxandixoko kategiñak bihar barik azaltzen dirala ta Eibarrera ei datoz bihar billa.
auzi. iz. (TE). Pleito, demanda, asunto; controversia, follón, jaleo, trifulca, lío, disputa. Gure auzixak zuzentzeko agertu zan mundura. / Emaztia, neskamiagaz alkar aittuta, aurrez jarri zan honen lekuan, eta hartu eban senar itxua neskatxa izutu bat balitza letz lehelengo auzixan. (Ibilt 457). Ik. kustiño, autu, tema.
auzixetan ibili. da ad. (TE). Andar en pleitos, jaleos. Harek auzo bixak eten bako auzixetan dabiz ez dakitt zenbat urtian. / Auzixetan [...] zebizen danak alkar jan biharrian. (Ibilt 242).
auzixetan izan. da ad. (AN). Estar pleiteando. Zer dala ta, zara hausixetan beragaz? (PM, 73).
auzikor. izond. (TE). Pleiteador,-a, litigante. Auzixetarako joeria daukana. Bere kalterako, auzikorra zan eta jan zittuan ondasun guztiak.
auzixetango [auzietango]. izlag. (TE). Pleiteador,-a, que anda en pleitos. Auzixetan ibiltzen dana. Auzixetango gizona badozu behintzat auzokuori.
auzo.
1 . auzo. iz. (TE). Barrio, barriada; vecindad. Agiña balleko auzua, oiñezko alkate jaunagaz, San Migel egunian batzen dira elixa aurrian. / Horrek kanpotarrak dira, baiña gure auzuan bizi dira aspaldittik. / Eibarko ezkertarrak eztira (ez dira) izango auzuetan pentsatzen eben aiñako gorrixak. (Zirik 124). / Konturatu zan, auzoko andra barriketalari bat zala leihotik eureri begira. (Ibilt 471). / Ez da auzuetako Prinzipe jasuenak be, ezingo leukiala kerizatu. (Ibilt 477).  Auzua, hurrian da auzua, eta barrixua da dana. Bai!, guk barrixua ohittu izen dou, baiña auzua be zertzen da (NA).
2 . auzo. iz. (ETNO). Vecino; prójimo; ajeno; otro. Aldamenekua, auzokua, inguruko basarri edo etxekua; baitta beran etxia be (ETNO). Auzua etxera etorri ezkeriok, norberak ezin alde ein etxetik. / Auzuan egon gara afaittan. / Auzuak konturatu dittuk ezkontzeko asmotan habillela. / Nola ohitturia zan auzo ta senidieri txerrikia erregalatzia. (Zirik 59). Ik. alboko, auzoko, inguruko, aldameneko, aldeko, auzokourren.
auzo-alkate. iz. (ETNO). Alcalde pedáneo. Auzuetako alkatia, basarrittarren arteko alkatia. Ik. basarrixetako alkate.
auzo-bide. iz. (TE). Camino vecinal. Auzo-bidietako bere taria eittera juan da gaur gure gizona.
auzo-herri. iz. (TE). Pueblo vecino; pueblo próximo. Zuena (herrixa) guk auzo-herrixa.
auzuak bildurtu. esap. (AN). Atemorizar a los vecinos. Saskar haundi bat zan behin, bonbia eukana, eta auzuak bildurtzen, gaizto aritzen zana. (Ibilt, 369).
auzuen barregarri izan. esap. (EEE). Quedar en ridículo ante los vecinos. Ridikulua egin. Hi, hurrenguan andriakin laztanka habillenian bentana ondotik erretirau heike, auzuen barregarri geratzia nahi ezpok (ez badok) behintzat. (Zirik 79).
auzoko. iz. (TE). Vecino,-a. Auzokua izan jata aitzen emotera... / Mutil gazte mardo hori auzokua dogu. / Bihar detsegu auzokoeri, anaiegaz dogun hartu-emona. Ik. alboko, inguruko.  TEk diñuan lez, auzoko berbiak esangura zabalagua dauka alboko-k baiño. Albokua etxe bloke baten barrukua da, aldamenean bizi dena, ezker-eskuma edo; auzokua urriñagokua be izan leike.
auzoko egin. da ad. (TE). Avecindarse. Bertakotu. Eibarren auzoko ein zan, etorri eta berihala. Ik. bertako egin.
auzokourren. iz. (ETNO). Vecino más próximo, más cercano. Aldameneko edo pareko basarrikua; auzuan hurren daguan basarrixa eta bertako bizilagunak. Auzokourrenak dira baiña ez gara ondo konpontzen alkarrekin. Ik. aldameneko, aldeko.
auzolan. iz. (TE). Trabajo comunitario, vecinal. "Trabajo de interés común realizado por prestación personal. Se dice lo mismo de los trabajos que recíprocamente llevan en compañía los vecinos, en razón de no venirles al mismo tiempo las cosechas" (TE, 199). Etxe honetako guztiak, auzolanian dira gaur. / Orduan izaten zan, zeozen zorra izaten zan, konparaziñuan, kasu baterako, behixa iskuagana eruan, eta pagau biharrian, gari-ebaten edo gari-joten atsalde bat. Edo bestela, gaur ni basarri batera, eta gero bera nerera. Jornalian sekula bez, e? Auzolana horixe da. / Oin ez dago lehengo bata-bestia laguntzerik! Hori juan zan ya! Lehen eitten zuan lurretako karrua, lurra altzatzeko, kaso baterako, ba eitten ziran, mugarte txikixak ziran, ta auzolanian lepuakin. Bat goraiño juan barik, danen artian. Ta illuntzian ogi zati bat jan ta ardau pixkat eran ta etxera! Oin abixau, ia zein etortzen dan!.