abarkol. iz. (ETNO). Plantilla para hacer albarcas. Abarkak egitteko zurezko plantillia.
Ik. abarkugal, sopitta. abarkugal. iz. (ETNO). Correa de cuero que da forma a las abarcas. Abarkian ertzian ipintzen dan narru estua, abarkia batu eta formia emoteko.
Ik. abarkol, sopitta, zozki. abasto (abastu). adlag. (OEH). Abundantemente. Ugari; nahikua.
Tabernia bete jente ta kriarak gelditu barik abasto emon eziñik dabillaz. (Zirik 70).
abat (apat). iz. (TE). Abad. "Lo mismo que apata de Apatamusturixo" (TE, 104).
"Abata" eta "abadia", sustrai batetiko hitzak. / Komentu hartako apata, jakintsua ei zan. Ik. abade, apaiz. Berba zaharra da eta ez da erabiltzen; TEk toponimixatik eta Berceori hartutako berbia da.
"Obispos e abades, quantos an dignidat pastores son clamados sobre christiandat. (Berceo. V. de Sto. Domingo. 30)." (TE, 104).
abegi. iz. (TE). Acogida, recibimiento. Ik. hartuera, jera. TEk jera-n sinonimotzat dakar berbiau, baiña Lexikoian ez detsa sarrerarik egin ezta beste aittamenik be. Gaur egunian ez da abegi Eibarren erabiltzen.
abeletxe. iz. (TE). Establo, majada. Iragorriko abeletxian izan giñan egun hartan. / Aberats bat zan, bere aberastasun guztia abeletxian eukana. Ik. korta, txabola. abellana. iz. (ETNO). Cacahuete. Ik. kakahuete. Eibarren, euskeraz zein erderaz, abellana = cacahuete, eta hur(ra) = avellana.
1 . abendu. 1 . abendu. iz. (TE). Milano (Milvus sp.). Abenduak eruan deskuz txittarik gehixenak. Ik. arrano, gabillara, arrai, txitxalapur. 2 . abendu. iz. (ETNO). Ratonero (Buteo buteo). Abendua ugarittu ein dok azkenaldi honetan. Bai! nik uste juat baietz!. Ik. arrano, gabillara, arrai, txitxalapur. UZ: "zapelatz".
abendu errege [putre]. iz. (JSM). Buitre (Gyps fulvus). Ik. arrano. Askoz arruntagua arrano.
2 . abendu. iz. (TE). Diciembre. Urtian azkenengo hilla, abendua. Ik. april, marti, maietz, agor, zemendi, urri. Adiñeko batzuen eta alfabetatuen artian erabiltzen da abendu, baiña bestelakuak dizienbre; mugatuan: abendua.
aberaskerixa (aberatskerixa) [aberaskeria]. iz. (TE). Alarde de rico,-a. Aberaskerixak batu zetsen hondamendixa. aberaskillo. izond. (NA). Señorito,-a; ricachuelo,-a. Tono despektibuakin erabiltzen da. Horrek, aberaskilluak. aberastasun. 1 . aberastasun. iz. (TE). Riqueza. Sheol-en, Lazaro eta Aberatsa bakotxa bere lekuetan agertu ziranian, Aberatsak munduko aberastasun guztiak emongo zittuan, Lazarok Abraham-en altzuan nahi ahala eban ur tanta baten ordez. / Bere [euskeraren] aberastasuna eskastuz doiala esango genduke. (Zirik 3).
2 . aberastasun. iz. (TE). Hacienda (de ganadería). Aberats bat zan, bere aberastasun guztia abeletxian eukana. aberastu, aberaste (aberastutze). da/du ad. (TE). Enriquecer(se), hacer(se) rico,-a. Aberats bihurtu.
Goizetik gabera aberastu zan; nola, ez dakigun gauzia. / Zoruen zorakerixak aberasten dittue gordezaliak. / Oingo bizimaiñan, gizonan legia ez da zerbitzia, ezbada ze aberastia. / Aberastutzia pentsaurik agertu ziran hona. / Etxia ustu ta tabernia aberastu. (Zirik 120).
Ik. dirua egin, dirutu, otxindu. aberats. izond. (TE). Rico,-a, hacendado,-a, adinerado,-a. Lehenguak ziran aberatsak, oinguak dirudunak. / Esr. Aberatsa, infarnuko laratza; pobria, zeruko loria.
Ik. dirudun. abere. iz. (TE). Animal doméstico; ganado. Ferixara baiño lehen, piskat guritxu biharra dau abere horrek. / Baso bidiak, gehixenak aberiak eregittakuak. / Aberats bat zan, bere aberastasun guztia abeletxian eukana. Ik. ganau. Berbia bera bakarrik ixa ez da erabiltzen, TEk ejenpluren batzuetan erabili arren. Hitz elkartuetan bai: abelgorri, abeletxe, igabera; aberats, aberastasun. Horren ordez gehixago erabiltzen da ganau.
aberzain. abeze. iz. (TE). Abecedario. Eziñ izan eban ikasi abezia be. abezian egon. esap. (TE). Estar en la base, en el comienzo, en los rudimentos. Gauza bat hasieran egon (EEE).
Abezian dagoz ondiokan horrek jakintsuok gei honetan. |
|