Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
aurkittu (arkittu), aurkitze (aurkittutze) [aurkitu]. da/du ad. (TE). Encontrar(se), hallar(se); aparecer. Aurkittu nintzan erbestian dirurik ezta. / Aurkittu dot billa nenbillen gizona. / Ez neuke gura haretxen lekuan aurkittutzia. / Gura neuke sasoiz aurkitzia batzarrera. / Senarrari aitzen emon zetsan, izorra aurkitzen zala. (Ibilt 484). / Dukiak kontu guzti hau ikusi ebanian, guztiro alai arkittu zan bere bake onera itxulitta. (Ibilt 484). Ik. agertu, argittu, billau, topau, tope egin.
aurre. iz. (TE). Frente; parte delantera. Etxe aurria, parralakin kerizatuta, egonleku ederra zan.  Aurretik beste izen batzuk hartzen dabenian sarri postposiziño moruan erabiltzen da.
© J.L.Etxegoien
aurre-idi (aurre-iri). iz. (NA). Pareja delantera de bueyes; yunta tirando de otra. Buztartutako idi pare baten aurretik, lotuta doian beste idi pare bat. Idixak eta behixak, lotuta, aurre-iri. Aldapan gora juan bihar danian, idixak; eta gero katiakin ero, beste behixak aurrian tiraka. Sartein beti! Ik. idi-proba.  Normalian pluralian.
aurrekalde. iz. (EEE). Parte delantera, parte anterior; fachada; anverso . Gau itsua heldu baiño lehen Mañari aurrekaldian agertu zan Peru. / Hantxe aurrekaldian daukak hori taberniori / Gizon bat aurrekaldera ekartzen destanari, durua beretzat. (Zirik 67). / Bere emaztian aurrekaldian ipiñi zan, eta beste barik esan zetsan: [...]. (Ibilt 490).  "Palabra muy usada en Eibar" (VO).
aurrerutz juan. da ad. (TE). Avanzar, mejorar, progresar. Denbora honetan ez da erreza igartzia mundua aurrerutz ala atzerutz doian. Ik. atzeraka, aurreratu.
aurretik. adlag. (TE). Por delante (de), delante (de); antes (de), antes (que). Aurretik juan ziran, bestiak baiño lehen, gauzak euren aukerara gertatzera. / Ondo be ondo jokatu eban da bera zoian aurretik. (Zirik 30). / Etorri aurretik batedon-batzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104). / Ezkondu aurretik izan zittuan hik sekretuak. (Zirik 25). Ik. aurrez.  Denporazko esanguria dauka.
aurretiko.
1 . aurretiko. iz. (TE). Antepasado,-a. Arbasuak dira gure aurretikuak. Ik. arbaso, asaba, aittitta-amama, antxiñako.  Urri samar bada be, asaba eta arbaso baiño naturalago bai.
2 . aurretiko. izlag. (NA). Previo,-a; preliminar, anterior, precedente. Oin laga horri, aurretikuak be badare eta. / Aurretikoa "Pernando Plaentxiatarra" izenarekin argitaratu zana, Etxaide nere adiskideak euskera osotuan egin eban. (Zirik 5). / Aurretiko agirixa. (Ibilt 454). / Emaztiari zor zetsan zorra gaittik, bere aurretiko gaizki-eiñ guztiegaittik! (Ibilt 467).
aurretxuan. adlag. (AS). Hace poco tiempo, hace poquito. Aurrian-en txikigarrixa. Erregen aurretxuan zan. (Zirik 89).
aurrez (aurraz) [aurrez]. adlag. (TE). De antemano, anticipadamente, previamente. Aurrez aitzen emon zetsan zer etorren. / Aurrez ordaindu bihar izan zan preziua. / Ha be aurraz alkarraituta euan. (Zirik 33). / Baiña horretarako agiri osua bihar dot aurraz. (Ibilt 481). / Tratu honen gora-behera guztiak neri aurraz kontu emotekotan, beste danen ixillean. (Ibilt 457). / Eta jakin eraiñ zetsazen aurrez bere eta uezaben ohittura eta izakerak. (Ibilt 474). Ik. aurretik, aldez aurretik.  Denporazko esanguria dauka.
aurria hartu [aurre(a) hartu]. dio ad. (TE). Tomar la delantera, adelantarse. Txikiñak aurria hartu detsa nausixari.
aurrian [aurrean]. adlag. (TE). Por delante; delante (de), ante, en frente. Makilla bategaz, aurrian atara zittuan lotsagabe hárek. / Gure semian modukorik! Atzo be han juan zuan, sentellak darixola! karrerista guztiak aurrian dittuala. (Ezten 64-65). / Plaentxiatarrak harro-harro azaltzen dira mundu aurrian. (Zirik 119). / Makilliakin aurrian hartuta atara eban kalera elgoibartar gizajua. (Zirik 91). / Jilaneko aurrian auto bat euan geldituta. (Zirik 126). / Mateo be ezkondu aurrian ez zan peskarako zalia. (Zirik 107). / Kondesiak, senarra izan ez bazan aurrian, ostikoka atarako eban frailliori. (Ibilt 469). / Neretzat lotsa larregi izango litzakianetik, testigu aurrian eiñ biharra ezkutuan eiñ biharreko jardun hori. (Ibilt 455). / Jantzi zetsan amantala aurrian eta buruan estalki zaharrori. (Ibilt  474).  Moduzko esanguria dauka.
aurrelari. iz. (TE). Delantero, en pelota. "En el deporte de la pelota, en los partidos de dos a dos, el que juega delante" (TE, 196). Bik biri jokatzera ezkero, aurrelarixa bihar da ona.
aurren. zenbtz. (OEH). primero, -a; delantero, -a; principal. Ordinala da. Orduango erregien arteko zerikusi haundiko autuetan, aurrenetako zeregin eten bakua erabilli ebana. (Ibilt 454). Ik. lehelen, lehenen.
aurrenengo. izlag. (EEE). El/la primero,-a, el/la más sobresaliente, más distinguido,-a. Pope aurrenengo zala, han juan ei ziran burdixakin urdei billa. (Zirik 59s). / Jan-edanian ta umore onian parerik bakua, ta herriko autuetan aurrenengua. (Zirik 102s). / Berbetan zelebria, beti barria darixola, ta herriko jai ta jolas guztietan aurrenengo tanboliña. (Zirik 103).
aurrera.
1 . aurrera. interj. (TE). ¡Adelante!, ¡vamos!, ¡ánimo!, ¡aúpa!. Aurrera, mutillak, nahiz da hill!
2 . aurrera. adlag. (OEH). Delante de. Zaldunak sartu eban Dukia ate txikittik lorateixan aurrera. (Ibilt 484).
3 . aurrera. adlag. (OEH). Adelante, hacia adelante. Jarraituko dot aurrera be ipuin batzen. (Zirik 7). / Turkuak, geldittu barik aurrera jarraitu eban. (Zirik 32).
aurrera eruan. esap. (OEH). Llevar adelante. Bere intenziñua aurrera eruateko, senarrari aitzen emon zetsan, izorra aurkitzen zala. (Ibilt 484).
aurrerago. adlag. (OEH). Más adelante. Erregiñak, aurrerago juan gurarik, eiñ zittuan ahalegiñ guztiak izentatzeko zaldunorri emakumezko haren izena. (Ibilt 459).
aurreragoko. izlag. (OEH). Anterior; más importante. Aurreragokuan aittatu dogun Eibarren egin zan Euskaltzalien Batzar hori. (Zirik 109). / Hondatu gura izan nozunetik bizixa eta ondasunak baño aurreragoko gauzan: nere emaztian garbittasunian. (Ibilt 479).
aurrerakada. iz. (TE). Avance; adelanto; mejora; progreso. Bihargiñak alkar aittuta ein zittuen soziedadiak aurrerakada haundixa ekarri eben háren bizimodurako. / Aurrerakada haundiren bat ein dok heure karguan; ba, uezaba hintzala begittandu jatan. (Zirik 32).
aurrerakizun. iz. (EEE). Adelanto; avance.
aurrerako. izlag. (OEH). Delante de. Badakik hori eztana (ez dana) itxuria bestien aurrerako be. (Zirik 78).
aurrerakuan [aurrerakoan]. adlag. (OEH). En adelante . Aurrerakuan ondo hartizu nere gizon kaskillori. (Ibilt 457). Ik. aurreran, aurreruntz, aurreruntzian.
aurreran. adlag. (OEH). En adelante, en lo sucesivo. Nere maittia ziñana, nere etsai aurreran. (Ibilt 487). / Honi utzirik munduko ondra eta ondasun guztiak, Dukatan buru izan zeiñ aurreran, berak jaso eban Komentuan fraile sartu zan. (Ibilt 490). / Azkenian, daneri berotasunak juan da gero, guztia izan zan onerako, aurreran ba, danak bizi izan ziran bake ederrian. (Ibilt 474). / Aindu zetsan aurreran izan zeilla andra ona. (Ibilt 466). Ik. aurrerakuan, aurreruntz, aurreruntzian.
aurrerapen. iz. (TE). Avance, progreso, adelanto; mejora, desarrollo. Etsipena, aurrerapena, itxomena... / Jeronimo Txikixa juez zanian, ez eben auzixak aurrerapenik. / Lagunartian kontatzen ziharduan, han [Parisen] ikusittako aurrerapen azkarrak. (Zirik 22). / Neskame gaztetxuak, aurrerapenik emon gabe jaunari ondo erantzutziakin, kontatzen zetsan dana etxeko-andriari. (Ibilt 474). / Señoria, --erantzun zetsan loibiak, beste aurrerapenik emon gabe-- nere edertasunak ez desta ondiok hortarako aukerarik gertau. (Ibilt 486).
aurreratu, aurreratze (aurreratutze).
1 . aurreratu, aurreratze ( aurreratutze). da/du ad. (TE). Adelantar(se), avanzar. Aurrera egin, juan; aurrerago jarri. Aurreratizu apurtxo bat mahaixa. / Udan, ordua aurreratutzia komeni izaten da. / Aurreratu zaittez apurtxo bat. / Berriz, norbait ezer esatera aurreratzen zanian laster asko ixilduko eban. (Zirik 125). / Hobeto gura izango ebala bera aurreratu barik bestian erreguak entzutzia argi dago. (Ibilt 476). Anton. atzeratu.  Lekuzko zein denporazko esanguria euki leike
2 . aurreratu, aurreratze (aurreratutze). du ad. Avanzar, mejorar, progresar. Aurrerapenak egin. Hainbeste urtian ahaleginak egin arren ez dogu asko aurreratu. Ik. atzeraka, aurrerutz juan, atzeratu.
3 . aurreratu, aurreratze (aurreratutze). du ad. Anticipar, adelantar. Zeozer egin biharrekua baiño lehenago egin edo aitzen emon. Jaialdixa aste bete aurreratu dabe. / Biharrian hasi orduko soldata erdixa aurreratu deste. Anton. atzeratu.
4 . aurreratu, aurreratze ( aurreratutze). du ad. (TE). Ahorrar. Dirua. Urte haretan diru apur bat aurreratu neban. / Orduan ziran irabazixekin, ez zan erreza ezer aurreratzia. / Martiñek behin diru apur bat aurreratu ebala-ta, kostia-kosta radixo bat erostia erabagi eban. (Zirik 63).
aurreratzaille [aurreratzaile]. iz. / izond. (OEH). Ahorrador,-a. Diru aurreratzalle, nahi tta nahai ez. (Zirik 74 (tít.)).
aurreruntz (aurrerutz). (OEH). Hacia adelante; en adelante, en lo sucesivo. Ez deixozula gehixago lekurik emon zure inguruan, oiñdittik aurreruntz. (Ibilt 479). / Eta aurrerutz bizi izan ziran bake onian beti alkarregaz. (Ibilt 467). Ik. aurrerakuan, aurreran, aurreruntzian.
aurreruntzian (aurrerantzian, aurrerutzian) [aurrerantzean]. adlag. (OEH). En adelante, en lo sucesivo. Aurrerutzian egizu betiko moduan Jauregi honetan. (Ibilt 480). Ik. aurrerakuan, aurreran, aurreruntz.
aurresku.
1 . aurresku. iz. (ETNO). Primera mano en la cuerda de "dantzaris"; bailarín solista de "aurresku". Sokadantzako lehenengo dantzarixa edo dantzari bakarlarixa. Nere aitxa eta osaba izaten zian aurresku eta atzeskua. Ik. aurreskulari.  "En el baile figuró como aurresku el director del Instituto provincial Sr. Machiandiarena y como atzesku el Sr. Orbea". (Monografía Histórica de Eibar, G.Múgica, 412 orr.).
2 . aurresku. iz. (TE). Danza tradicional en cadena. "Eskuak alkarri emonda katian egitten dan dantzia. / Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por un primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj" (ETNO). Tanboliñak aurreskua joten ekiñ orduko, plazan ziran neska-mutillak katia eitten eben eta mutil jatorrenak urtentzen eban erdira, neskarik ederrena ekarri zeixuen aurrera lagun biren erdixan. Han izaten ziran gero saltuak, jirak eta hanka bihurtziak eta jarkerak milla, emakume haren aurrian, hau aurreskolarixa lagun hartzera oso bihurtu arte. Baiña, baimen hau, ez zan, bestekaldetik, atzeskua eitten ebanan ahalegiñak ikusi barik izaten, berangana ederra bihurtu gurarik, ez dalako irabaztaillerik, beste bat galtzaille ez bada. / Txantxiku ojalaterua, aurreskurako beti prest. Ik. jarkera, esku-dantza, sokadantza.  "Badirudi, jatorriz dantza honen izena esku-dantza edo sokadantza zala, eskuekin sokia eginda egitten zalako dantza. XX. gizaldixan dantzari nagusixan izena (aurresku) hartu zeban dantziak. Izen honegaz ezagutu da azken gizaldixan sokadantzia" (ETNO).
3 . aurresku. iz. (ETNO). Danza ritual y de respeto. Gaur egun, dantzari bakarlarixak bateron bati egitten detsan ohorezko dantzia. Jatorriz sokadantzian edo esku-dantzian zati bat zana, indartu eta bereiztu egin da azken gizaldixan.
aurreskua atara (aurreskua etara). esap. (ETNO). Salir a la plaza encabezando la cuerda formada de "dantzaris" para bailar el "aurresku". Lehen aurreskua ataratzen zan Sanjuanetan. Ik. sokia atara, katia egin, sokia egin.
© Jaione Isazelaia
aurreskulari (aurreskolari). iz. (TE). Bailarín de "aurresku". Zuen aitta, gaztia zanian, aurreskolari erremia. / Ni neu be ensaiatzen nintzan eta konkurso aurreskularixetara juaten nintzan. (...) Presentau giñan hogetalau aurreskulari, bilbotarrak, Bittorixakuak, donostiarrak be bai....