Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
atal.
1 . atal. iz. (TE). Parte, sección, pedazo, trozo; gajo, diente. Zatixak egin leikezen fruta eta berduretan erabiltzen da, naranjia, limoia, berakatza... (ETNO). / "Una de las partes cuando una cosa se compone de partes" (TE, 185). Sagar atal bat emoirazu, maittiorrek. / Bere bihar-lekua, hiru ataletan zatittu eban. / Gaurko etxiak, hamar edo hogei ataletan, beste hainbeste famelixa bizi-leku dabela, erlatokixak balitzaz letz. / Berakatza ataletik hartzen da, ez hazittik. / Ugezaba zeken eta zittalak beretik ataltxo bat be ez laeukek emongo. / Txirritak orduan ataratako bertsuak gaur be oindio agoz-ago erabiltzen dira Plaentxian. Hara bere atal batzuek: [...]. (Zirik 60). Ik. zati.
2 . atal. iz. (JSM). Borrachera, merluza, cogorza. Mozkorra. Musikia joten diharduen artian izaten dittuen deskantsuetan zaliak dira txurrutari emoten, ta iñoiz, azken ordurako "atal" (mozkorra esateko) makalak harrapatzen dittuez. (Zirik 20).
3 . atal. iz. (ETNO). Asidero de la goa. Burdiñazko barria, sutegixan gorittu eta gabipian agoiari ezartzen jakona, helduleku edo kertentzat.  Agoia ataratzen dabe sutegittik (...) gabipera daroie eta han ezartze deutse atala orakarri (helduleku) eta kirtentzat. Ik. agoikerten.
ataldu, ataltze ( ataldutze). du ad. (TE). Dividir en partes, en secciones. Ataldu zittuen herrixanak ziran mendi guztiak, dirua eitteko. / Luzegixa zalako, liburua ataldutzia bihar izan eben argittara ataratzeko. / Lehenago ez zan gura izaten gurasuen ondasuna ataltzia, eta seme nausixan izenian irautzen eben osorik.
atalka. adlag. (TE). Por partes; a pedazos. Atalka-atalka saldurik, hutsera ekarri eben gurasuengandiko ondasuna. / Atalka-atalka egitten dittuk gauza haundixak.
atara (etara), ataratze [atera]. du ad. (TE). Sacar, extraer; conseguir. Drogosu horrek, atara dau lehenengo drogia. / Etxetik urriñ etaratzia gura izan eban andra gaiztua. / Lehenengo premixua atara dau Gabonetako loterixan. / Atarairazu umia ataira apur baten. / Azkenengo hagiña atara deste. / Drogia ataratzia zan haren asmua. / Hobeto ataratziagaittik, lan gehixago ein dot. / Bere erbi-txakur ta guzti be, gure Pernando gizajuak ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). / Etara eidazu gorri bat. (Zirik 123). / Naixago dorala hill eta hartariko senar zaillagandik urten, eta bidian doran haurra atara horlako aitta bihotzgabe batengandik. (Ibilt 485).
ataujia. iz. (ETNO). Ataujía; adorno de incrustación de oro o plata. Metalian gubillez egindako ilduetan urrezko edo zidarrezko harixak inkrustauaz egindako biharra. Itxura batian, damaskinauan antza dauka eta jendiak nahastau egitten dittu baiña ez dira bixak gauza bera.
ate. iz. (TE). Entrada; puerta. Iñoiz ez zan giltzakin itxi gure etxeko atia. / Alpertasuna, oker guztien atia. / Hala, ordu batian atetik kanpora ziran. (Ibilt 484). / Ta etxeko-andriak, lehelengo atian hots egiñaz, esan zetsan:
[...]. (Zirik 118).
ate-aurre. iz. (OEH). Parte de delante de la puerta; zaguán. Jenderik ez bazan juaten ate aurrian edo ate-buruan letrero bat ipintzen eban. (Zirik 70).
ate-bikotx. iz. (ETNO). Puertas dobles, típicas de los caseríos. Basarrixetan ohittu dira gehixena. Lehengo basarrixetan? Ate-bikotxa beti, goiko atia eta beheko atia.
ate-gain. iz. (TE). Dintel. Ate-gaiña, harrilandua, eta harrilanduan, jabian armak, jauntxo asko zalako gure aldietan.
ate-joka. adlag. (OEH). Llamando a la puerta (golpeando). Illunabarra zan. Plaentxiako basarri batera heldu zan gizon bat eta hasi da ate joka. (Zirik 121).
ate-morroillo. iz. (ETNO). Cerrojo. Ezker-eskuma mogiduz euskarri bittan atiak ixteko edo eregitzeko mekanismua. Antxiña serrailliari deitzen zetsan holan zenbaittek. Eibarren be egitten dira ate-morroilluak baiña Mondragokuak fama gehixago dake. / Ate-morroillua itxitta juaten gara ohera. / Pernando gizajuak ba-eban nahikua bihar zutiñik egoten da ate-morroilluan giltz-zulua billatzeko zelan izango zan ba gauza. (Zirik 37).
ate-oste. iz. (TE). Lugar detrás de la puerta. Esr. Mesede eiñen pagua, ate ostian palua. / Esr. Ondo eiñan pagua, ate-ostian palua.
ate-portero. iz. (TE). Guardia de la entrada; portero,-a. Ate-porteruak atara ninduan plazatik, ertz batetik duan sartu nintzalako.  "Compuesto híbrido tautológico que tiene curso en el léxico común de Eibar" (TE, 185).
ate-saietera. iz. (ETNO). Mitad superior de las puertas dobles.
ate-txinget. iz. (TE). Pestillo de la puerta; picaporte. Ate-txingeta zan orduan nahikua, ez zalako lapur bildurrik. Ik. txinget.  TEk sinonimotzat kisketa berbia dakarren arren ez detsa sarrerarik emoten; horrek esan gura dau Eibarren ez zala orduan sasoian erabiltzen, eta gaur egunian be halan da.
ate-zaintzaille [ate-zaintzaile]. iz. (TE). Guardia de la entrada; portero. Ate-zaintzaillia jarri eben iñor ez zeiñ barrura sartu. Ik. atezain.
ate-zirriztu [ate-zirritu, ate-zirrikitu]. iz. (OEH). Rendija de la puerta. Baiña bertatik pasau zan baten, neskatotxoak ikusi eban ate-zirriztutik, burua oiñaldian zeukala, ta hankak burualdian. ( Zirik 118). Ik. zirrikitu.
aterik aiña maratilla euki. esap. (TE). Tener respuesta para todo. Danerako erantzuna izan. Ezin laike jardun zuregaz, aterik aiña maratilla dittuzu eta. / Haren miñak aterik haiña maratilla eukan. (Zirik 125). / Esr. Aterik aiña maratilla eta bat sobra. Ik. maratilla, maratilla.
aterik ate ibili (aterik ate ibilli). esap. (TE). Andar de puerta en puerta. Aterik ate dabill eskeko, lehen aberatsa izan zana .
aterpe. iz. (TE). Cobertizo; resguardo; techado. Ogixa bezin biharrekua da aterpia. / Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia... Ik. estalpe.
aterri (aterrik) [ateri]. iz. (TE). Tiempo sereno/escampado, tiempo sin lluvia. Euririk, edurrik edo antzekorik bako egualdixa. Aterrik dago eta urten geinke.
aterruna [aterrune]. iz. (TE). Momento escampado, sin lluvia; escampada. Oratu deixogun aterruna honi, etxeraiñok heltzeko.
atertu, atertze ( atertutze). du ad. (TE). Escampar, dejar de llover . Halako baten atertu dau, baiña ez luzerako itxuria . / Atertutzia bai guri komeni, baiña ez dakitt... / Atertzia lehenago izan balitz, helduko giñan zuenera.
atezain. iz. (TE). Guardián de la entrada; portero,-a. Zeruko atezain, San Pedro. / Hor nundik nora ein zan, una baten baiño ezpada be, plaentxiatar bat zeruetako atezain. (Zirik 92). Ik. ate-zaintzaille.
atorra. iz. (TE). Camisa de mujer, camisa. Ik. alkondara.
atorra hutsian [atorra hutsean]. esap. (OEH). En mangas de camisa. Baña zu! nola atorra hutsian, bedartzan eta goizeko bostak inguruan? (Ibilt 471).
atoru bat, atoru bi.... adkor. (TE). Términos rituales del juego de las tabas. Tortolesetan erabiltzen ziran berbak. Atoru bat, atoru bi, hiru, lau,... Ik. tortolosetan egin.  Beste hiztegitan ez da ageri hau berbiau, eta TEk be ez dakar izen normaltzat, joko bateko kantu letz baiño.
atrapau, atrapatze [atrapatu]. du ad. (TE). Atrapar, coger; alcanzar, dar alcance ; sorprender, pillar. Azkenian be, atrapau dabe lapurra. / Ez da erreza hegan doian txorixa atrapatzia. Ik. harrapau.
atrebidu, atrebitze (atrebidutze) [atrebitu].
1 . atrebidu, atrebitze ( atrebidutze) [atrebitu]. da ad. (TE). Atreverse. Atrebiduko ziñateke gabaz, bakarrik, bide hori eitten? / Nahikua eiñ eban bakar-bakarrik atrebidutzia bide hartan. / Esaten atrebitzia be ez da gitxi. Ik. ausartu.  Atrebidu erabiltzen da ausartu baiño gehixago.
2 . atrebidu (atrebiru) [atrebitu]. izond. (TE). Atrevido,-a, osado,-a; insolente. Atrebidu galanta lotsagabe hori. Ik. ausarki.  Normalian atrebidua erabiltzen da ausarta eta antzerakuak baiño.
atriezo (adriezo). iz. (NA). Aderezo; pertenencia; cosa. Umiak ezin dittu harrapau bere atriezuak.
atsegin. iz. (TE). Placer, contento, gusto. Zer atsegiñ hatz eittiakin azkuria dogunian! Ik. kontentuz, nasaittasun, poz.  Ez da oso arrunta hau berbiau, baiña erabiltzen da. / "Culto en Eibar" (TE, 187).
atsekabe. iz. (TE). Pesar, disgusto, aflicción. Ai!, koittau haren atsekabiak ez dira esatekuak! Ik. nahigabe, pena.  Ez da oso arrunta baiña erabiltzen da. /  "Culto en Eibar" (TE, 191).
atsen [atseden]. iz. (NA). Descanso; parada. Ez dok izango?!: ha zaraixa eta iñon atsenik ein barik?! Iñun be geratu barik: hartu eta da-da-da-da!, holakotxe balientia ei zan.
atsen-leku (atseden-leku). iz. (NA). Descansillo de escalera.
atsenaldixa [atsedenaldi]. iz. (NA). Descanso. Hara gora igotzen, atsenaldixak libre.