Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txinget. iz. (TE). Pestillo, picaporte. Txingetakin itxizu atia, haixiak ez deixan eregi. / Txingeta kanpotik isten da. Holan, barrutik ekan zera, istekua, baiña kirtenak kanpora, eta klank! isten detsa... nahi zabaldu eta nahi itxi. Baiña itxi, sekula bez: itxi bai! batu! Ik. ate-txinget, morroillo, maratilla, kisket.  Txingeta eta ate-txingeta oso arruntak dira/ziran Eibarren, kisketa baiño gehixago.
txingetian. adlag. (TE). Cerrado con pestillo. "Cerrado con pestillo y no con llave" (TE, 693). Txingetian laga dot atia, ez da ba gure artian lapur bildurrik. / Esaera polit bat dogu Eibarren: "lagaizu atia txingetian", giltzakin itxi barik laga bihar danian; berriz, giltzakin itxitta lagatzeko esan bihar danian: "lagaizu atia giltzian".
txingilizka (txintxilizka, zingilizka) [dingilizka, zintzilika. ]. adlag. (TE). Colgando, suspendido, pendiente. Gorengo adarretik jausi eta txingilizka geldittu zan beherenguan. / Kuadrua, txintxilizka euan lekutik sokia etenda jausi zuan eta buruan jo ninduan. (Zirik 17). Ik. morroillo, maratilla, txintxilik.
txingilizka ipini. esap. (TE). Colgar; tender. Txingilizka ipiñi zittuen lukainka illarak, sukaldeko hagan. Ik. esegi.
1 . txingor. iz. (TE). Granizo; piedra; pedrisco. Haiñ hazixa izan da gaurko txingorra eze, harrixa be esan zeikixola. Ik. harriabar, harri.  Artikulodun formia holan esaten da: "con acento prosódico en la í" (TE, 694), [txíngorra].  "Sinónimo que no se usa en Eibar, kaskabarra" (TE, 694).
txingorra egin. du ad. (TE). Granizar. Gaur txingorra ein dau, soluen kalte haundirako.
2 . txingor. iz. (TE).  "Con referencia a caminos, se dice del abierto por la planta del ganado o los caminantes. Como sustantivo debió significar pie, en el mismo sentido que se dice de él un remo" (TE, 693-694). Txingor gaiñian dabil. Ik. bidetxingor.
txingor-gain (txingor-gaiñ). iz. (TE). A la pata coja; truequemé. Ume jolasa. Bazabiz txingor-gaiñian neregaz?. / Untzagako plaziari buelta osua emon detsa txingor-gaiñian.
txingor-gaiñian. adlag. (TE). Sobre un pie, cojeando; al remo, sufriendo penalidades. Txingor-gaiñian dabill aspaldi honetan, jateko gogo barik. / Semia hil jakonetik, txingor-gaiñian geldittu da.
txingorrika. iz. (ETNO). Andar sobre un pie; andar a la pata coja. Jokua da, edo joko moduan egitten da.
txingorra-mingorra. iz. (ETNO). Cuatro esquinas, juego; juego de las cuatro esquinas. Harrapatzeko jokua da. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Gero bata bestera pasatzera eta bixen bittartian katibuak harrapau. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu. Ik. txutxurrutxu.
txingorrada (txingorrara). iz. (TE). Granizada. Gaurko txingorradiak harrixa zidurixan.
txinparta.
1 . txinparta. iz. (TE). Chispa. Txinparta bat nahikua da su haundixa ixotutzeko.
2 . txinparta. iz. (ETNO). Centella. Laiño edo hode arteko deskarga elektrikuak; trunboiakin batera zerua argitzen daben bristadak. Oiñaztua eta txinpartia dana dok bat. Hori argixori, trumoiakin agertzen dan hori argixori. Ik. oiñaztu, tximista, oiñaztarri.
txinpartagei harri. iz. (AN). Pedernal, sílex. Ik. suharri.  Arruntagua da suharrixa.  (Ibilt 33).
txinpartak darixola. adlag. (TE). Echando chispas; encolerizarse (fig). "Significando el echar chispas, en sentido directo y figurado" (TE, 694). Suteixan, burdiña gorixa txinpartak darixola... / Hori entzunaz jarri zan txinpartak darixola...
txintx egin. du ad. (TE). Sonarse (las narices). Ume berbetakua da. Txintx eizu horrek kandelok kentzeko...
txintxarri (intxarri, zintzarri). iz. (TE). Cencerro; cencerro (pequeño); esquila. Aritxalarixa danetik, ipinixozu zintzarrixa urriñetik entzungo dana. / "Intxarrixa" eta "txintxarrixa" bat dia. Eta gero haundixa danian "dunbia" esaten jako. Kaballuak eta ibiltten dittuena, eta ardi errebañuan be aurrian eoten dia bat ero bi dunbia eruaten dabenak. / Txintxarrixa be bai; txintxarrixa da intxarrixa. Eta dunbia, bai, haundixagua, bai! Ardixak ibiltten dabe. Rebaiñuan aurrian egoten dira bi edo hiru dunbak ipinitta. Horrek eruten zeben zumitzezko zerakin eindakua. Gu hamendik juten giñen ardixekin Aretxabaletako Kurutzebarri mendiraiño; bai, juten giñen. Bi egun! Elgeta-Ubera aldien pasau gau bat, eta hurrengo egunien harutz. Ik. dunba, arran, tunbal.
txintxaun. iz. (ETNO). Columpio. Ik. zinbili-zanbulu.
txintxilik [zintzilik]. adlag. (AS). Colgado,-a, suspendido,-a, pendiente. Ik. txingilizka.
txintxin. iz. (TE). Dinero. Txintxiña badarabill eta ez da baraurik geldittuko.. / Ez itxurak bakarrik; horrek txintxiña be euki dauka!. / Txin-txin, diruaren hotsa...
txintxin-bedar. iz. (ETNO). Vellorita; margarita menor (Bellis perennis eta Bellis sylvestris). Ik. pitxi-lora.
txintxinbiur. iz. (AZ). Doblez de cuerda; enredijo de cuerda.
txintxorra (txintxor). iz. (JSM). Chicharrón; fritura de manteca de cerdo; residuo sólido al derretirse la manteca. "Frijitutako urdai zati txikia eta kizkur-kizkur eginda (...) Txerri koipea urtzean geratzen den hondakina ere bada" (EEE, 145). Gaur egunian txintxorrak poltsetan be saltzen dittue, zein-da patata prijiduen moduan. Ik. txitxarra.
txio (txiu). iz. (TE). Piar; canto. "El piar de los pájaros" (TE, 698). Txirixuan txiu itunak entzutzen nittuan...
txio-txio.
1 . txio-txio. iz. (TE). Pájaro. Ume berbetakua da. Txio-txio ekarriko detsut, maitte polittorri, zeuregaz lo ein deixan. / Begira, maittia, zelako txio-txio politta, hor arbolatxuan. Ik. pipi.
2 . txio-txio. onomat. (ETNO). Canto de algunos pájaros y de los polluelos; pío-pío. Txorixen kantua, nahiz eta bakotxak berana daukan: galeperrak pox-polin-pox-polin, zozuak eta eperrak txor-txor, kukuak ku-ku, gaberdiko mozoluak: bu-hu-hu (ETNO). "Txori batzuen kantu eta txitten txíuen onomatopeia" (IL, 74). Kanarixo hori ez dok bapez ona, "txio-txio" gehixegi egitten jok. Txittia jirudik.
txipiroi.
1 . txipiroi (txipilloi). iz. (TE). Chipirón; calamar; jibión; jibia. Txipiroi banaka batzuk izugarrizko haundixak eitten dira. Ik. jibixa, txibixa.
2 . txipiroi. iz. (ETNO). Barbuda (Coprinus comatus). Perretxiko izena da. Horren izena ez jakixat, baiña lagunen artian "txipiroia" esaten jetsagu. Txipiroi itxuria jakak eta!.
txipli-txapla.
1 . txipli-txapla (txipili-txapala). adlag. (ETNO). Jugando con el agua, chapoteando. Umiak uretan jolasian dabizenekua: ur-potzuetan, itturrixetan, hondartzan. Umiak txipli-txaplaka ibiltzera juan dira.
2 . txipli-txapla. iz. (IL). Juego en el agua, chapoteo. Hori da darabizuen txipli-txaplia hori! Baiña kontuz urakin!
txipli-txapla egin. esap. (TE). Chapotear en el agua, jugar en el agua. "Jugar con el agua, dando palmadas en el líquido" (TE, 694). Txipli-txapla ein dabe ibai onduan, eta hondatu dira bixak. / Ene! Ze ondo ibilli diran, txipli-txapla egitten uretan. / Umiak txipli-txapla egittera juan dira.
txipriztin.
1 . txipriztin [zipriztin]. iz. (TE). Salpicadura, salpicón. Gengozen lekuraiñok heldu ziran txipriztiñak.
2 . txipriztin [zipriztin]. izond. (TE). Diminuto,-a, miserable, microbio. Ixildu hari, txipriztiñori!
txipriztindu, txipriztintze ( txipriztindutze) [zipriztindu]. du ad. (TE). Salpicar. Berba eitterakuan, txipriztindutzen eban aurrian eukana. / Kalietan albotik doiana txipriztindutzia, gaiztokerixaz automobillakin ur potzuetatik juanda, harrika eitteko gauzia.