testigu. iz. (OEH). Testigo. Kontu haiñ miragarrixan testigu izan nahixan. (Ibilt 483).
Ik. lekuko. testigu-aurrian [testigu-aurrean]. adlag.-esap. (OEH). Ante testigos. Neretzat lotsa larregi izango litzakianetik, testigu aurrian eiñ biharra ezkutuan eiñ biharreko jardun hori. (Ibilt 455).
tete egin. dio ad. (TE). Pegar, azotar. Tete eizu zatar hori; ez zaittu ba maitte!. / Ume! geldi ez bazagoz tete egingo detsut. ti-ti-ti (txi-txi-txi). tik. onomat. (ETNO). Pequeñez [onomatopeya]. Txikittasuna, bapatekotasuna, bizkortasuna.
Danetik hartu?! Baitta zera be!, ezkailluak bakarrik!, antxueluakin, tik! Urtetzen zeben, tik! ahua kendu, eta ala! potera!. tiki-miki. tiki-taka. 1 . tiki-taka. onomat. (ETNO). A pie, andando, caminando. Oiñez.
Umiak ikesi dau lau-oiñian: tiki-taka-tiki-taka-tiki... / Arratera goiaz, txiki-txaka, txiki-txaka..., nobixua be hor behetik gora aurrera!. / Oingo umiak penia emoten deste neri, ene!, lepua kargauta doiaz koitxauak! "tipi-tapa-tipi-tapa"! Ik. taka-taka, tapa-tapa, triki-traka, tipi-tapa. tikili-makala. adlag. (ETNO). A duras penas, con dificultad, justo. Nahikua txarto dabil gure tia zaharra, tikili-makala, noiz jausiko. Ik. oztoztan. tikiñoi. iz. (ETNO). Rueda hidráulica. Uran energia biraketa-mogimendu bihurtzen daben makiñia. Errueda hidraulikua, turbiñia edo azeliña.
Olan tikiñoi bi dare, bata gabixa darabillen tikiñoia eta bestia hauspuak darabixazena. Bakotxan txinbuak guzur-askian ahua zabaltzen dabenian hasten dira biraka. Ik. azelin, errobera, errueda. tikiñoi nausi (tikiñoi nagusi). iz. (ETNO). Rueda del martinete. Gabixa darabillen tikiñoia.
Gabixari eragitten detsan tikiñoiari "tikiñoi-nagusi" deitzen jako eta bere ardatzari "ardatz-nagusi". tiña (tina) [tina]. iz. (TE). Tina de colada. "Beste gauza batzuen artian, lixibia egitteko erabiltzen zan ontzixa" (ETNO).
Tiñia jarri bihar dogu hamentxe, euri-urak batzeko. Ik. lixibontzi, lixi-poto. tingili-tangala (tingili eta tangala). onomat. (NA). Ruido de recipientes metálicos. Asto gaiñeko ontzixen zaratia.
Antxitxiketan kalera be juan bihar astuakin, haalako baten, tingili ta tangala! kantinflorak "tirrin-tarran-tirri-tarra" bueltaka eta...; noixian behiñ arrautza bat jan eta aurrera!. Ik. tirri-tarra. tinko. iz. (ETNO). Estaca, palo. Erromarak, itxitturak eta antzerakuak eusten dittuan egur zatixak; baitta ortuan landareri (tomatia, babak...) zuzen hazi deittian aldamenian ipintzen jakuezenak be (ETNO).
Gero tinkuak sartu bihar douz tomatiei eusteko. Ik. hesola. tiño (tiñu). iz. (TE). Puntería. Zeiñek tiñu hobia, tiñoka ein genduan lurrezko pitxarra jarri hogei pausora eta. tiñoka (tiñuka). iz. (TE). Jugar al tiro al blanco. Tiñoka dihardugu hauraxe pitxarran aurka, zeiñek gehixagotan jo. / Zeiñek tiñu hobia, tiñoka ein genduan lurrezko pitxarra jarri hogei pausora eta. tiñodun (tiñudun). iz. / izond. (AN). Que tiene puntería. Danok garala zorretan tiñuduneri. (Ibilt 376).
tiñotu, tiñotze (tiñotutze). du ad. (TE). Dar en el blanco, atinar. Neuk tiñotu neban lehenen. / Ez zan erreza tiñotutzia hara eta hona ebillen zartaiñ esegixa. Ik. parian jo. |