Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
tipirri-taparra.
© Mireia Ugarteburu
1 . tipirri-taparra. iz. (ETNO). Tiras de papel que contenían unos círculos de fósforo. Papel tira batian pegautako fosforozko pistoiak, horman edo lur latzian igortzi eta txinpartak etaratzeko. Joko moduan egitten zan (ETNO). Tipirri-taparrak erosi eta, hor dabiz, "tipirri-taparra" batian. / Granujak gustora dabiz tipirri-taparrekin jolasian. / Tipirri-taparretan jardutzera juan dira gure gaztiak.  Normalian pluralian.
2 . tipirri-taparra. iz. (IL). Mucho ruido, alboroto, barullo. Zaratia eta abarra, zalapartia. Jesus! Hik darabik tipirri-taparria!, baztarrak apurtu bihar dittuk!.
3 . tipirri-taparra. izond. (IL). Vivo,-a, movido,-a ; travieso,-a, revoltoso,-a. Bizixa, bizkorra; bihurrixa. Zuen mutilla da tipirri-taparria!, ez da berori bapez motela...
tipo. izond. (TE). Tipo, vanidoso, orgulloso, estúpido. Harrua, tonto-usaiñian. Sekulako tipua daukagu bedori! / Tipo galanta dago aberastu danetik.
tir-tir (ttir-ttir). onomat. (NA). Sonido que produce el afilador [onomatopeya]. Zorroztailliak egitten daben soiñua. Etorri da zorroztaillia... galleguak izeten dia, galleguak: "tirrr-tir-tirri..."..
1 . tira.
1 . tira. interj. ¡Vamos!, ¡venga!. Tira! gaurkoz nahikua da eta guazen etxera. / Tira neskak! Aurrera! / Tira-tira, ezeizu halakorik esan. / Tira, Otua, tira, juari azkar heure lekura. (Zirik 13). / Tira, tira, gizurra jirudik. (Zirik 84). / Jan da eranian dirua emotiari be, tira, hainbestian zeritxon; baiña zeri ta medikuari. (Zirik 52).
2 . tira. interj. Bueno, en fin. Hainbestian konforme. Eskatu destazuna bihar asko da, baiña, tira, egingo dot.
3 . tira. interj. (NA). ¡quieto!. Ganauei trankill egoteko esaten jakue, askotan bokala luzetuz: "tiiiiira-tiiiiira"; jenixo txarrakin esaten jakuenian, geldik egoteko agintzeko da. Tira, tira... tira tontuoi!.
tira ba. Bueno pues, menos mal, vamos; ¡venga pues! . "Expresión de alivio en forma de interjección" (TE, 675). / Zeregiñen bati ekitteko animua emoteko, edo agindua indartzeko erabiltzen dana. Tira ba! Konforme naiz horretan geldittu danian. / Tira ba! Noiz hasi bihar zara etxeko lanekin?
2 . tira.
1 . tira. iz. (TE). Demanda. Ekonomixako berbia da. Aspaldi honetan, pistoliak ez dauka tirarik. Ik. erosigura, eskiñi, saldugura.
2 . tira. iz. (TE). Querencia, inclinación, tendencia, propensión. Norabaitterako joeria. Ameriketarako tiria darabill. Ik. tirrixa.
3 . tira. iz. (TE). Atracción, gravedad. Fisikako berbia da. Korputzak alkarrendako dauken tirian neurrixa, Newtonek jarri eban numeruetan.
4 . tira. iz. (JME). Corriente de un río; corriente del mar, resaca. "Itsaso edo errekak duen eramateko indarra" (JME). Errekiak tira demasa dauka. / Saturraranen tiriak ixa eruan giñuzen.
tira egin. dio/du ad. (JME). Atraer, tirar; tender, inclinarse . Norbere alderutz ekarri. Atiari tira eixozu zabaldu nahi badozu. / Etxerutz eitten eban tira. Ik. tiratu.
tirabira. iz. (JSM). Negociación, regateo, tira y afloja.
tiradera. iz. (ETNO). Ferrería menor (hidráulica). Zeharrolian molde berekua baiña txikixagua: sutegixa, gabixa, hauspuak eta tikiñoiak txikixaguak ziran. Izenak diñoskunez, burdiñia tiratzeko (ijezteko) lantegixa. Pieza txikixak egitteko zeharrolia baiño egokixagua; 5 arrobako agoiak egitten ziran. Ik. ola txiki, olatxo, zeharrola.
tiratu, tiratze (tiratutze).
1 . tiratu, tiratze (tiratutze). dio/du ad. (TE). Atraer, tirar; tender, inclinarse. Norbere alderutz ekarri, tira egin. Elixiak tiratzen eban eta fraille juan zan. / Etxiak tiratzen dau, hona etorri zan ezkero. / Ezeidazu fraketatik tiratu. / Eibarko ardauak hainbeste tiratzen ete juek pa? (Zirik 74). Ik. tira egin.
2 . tiratu, tiratze. dio/du ad. (JME). Disparar, tirar. Tirua jaurti. Txantxangorrixari be tiratzen detse azkenian. / Tiratu neban illunetara ta basurdia jo. Ik. tiro egin.
3 . tiratu, tiratze ( tiratutze). da ad. (TE). Estirarse, alargarse. Norberan goputza luzatu. Ahal neban guztia tiratu nintzan, ia eskuakin heltzen netsan.
4 . tiratu, tiratze ( tiratutze). du ad. (TE). Tirar, mantenerse. Ahal dan moduan iraun. Bihar genduan ahal zan guztia tiratutzia geure diru apurragaz.
5 . tiratu, tiratze. du ad. (TE). Estirar [Tecnol]. Taillarretan, materixala, zulo batetik pasau eragiñez, luzetu, mehetu edo neurrixan jarri. Hotzian zein beruan egin leike (ETNO). Burdiñia tiratzen dabe nahi dan neurrira. / Burdiñia tiratzia Elgoibarko San Pedron. Ik. suberatu, terraja, trefiladora, trefilau.
tirillas (tirilla). izond. (AS). Pijo, estirado, chulo, chuleta. Apaiñegi jazten dana. Gu abarketekin!; korbatia eta, tirillasak bakarrik. Ik. single.  Galtzen daguan berbia da: jente nagusixak erabiltzen dau bakarrik.
tiro. iz. (TE). Tiro; disparo. "Disparo de arma de fuego" (TE, 676). Gaberdixan, tirua izan da nunbaitten. / Dinamita kargak sartu zittuen [...]. Tiruak izan ziran, baiña bat geldittu zan ein barik. (Zirik 78).
tiro egin. du ad. (JME). Disparar, tirar. Tirua jaurti. Sasi artera ein najuan tiro. Ik. tiratu.
tiro-bakar. iz. (ETNO). Escopeta de un tiro. Eskopeta bi jaukaraz: tiro-bakarra eta tiro-bikua. Ik. tiro-bateko.
tiro-bateko.
1 . tiro-bateko. iz. (TE). Escopeta de un tiro. Ehitzari onak, tiro-batekua nahikua izaten dau. Ik. tiro-bakar.
2 . tiro-bateko. iz. (EEE). único. "Erditzean ume bakarra (...) izan" (EEE, 51). Ik. tiro-biko.
tiro-biko.
1 . tiro-biko. iz. (TE). Escopeta de dos tiros. Bittor Aundixanian, tiro-bikua erosi dau.
2 . tiro-biko. iz. (EEE). Gemelos, mellizos. Erditzerakuan ume bikixak izan. -Eta?... -Tiro-bikua urten jok. Ik. tiro-bateko.
tirri-tarra.
1 . tirri-tarra (tirri eta tarra). onomat. (TE). Ruido del pedo; pedorreta. "Onomatopeya del que no ha pasado el Ars petendi in societate, citado por Rabelais" (TE, 675). Baba mordo bat jan dabe eta hor dabiz, tirri eta tarra, puzkarka.  .
2 . tirri-tarra. iz. (IL). Pedorreo. Ume! zer jan dozu gaur? Zuk darabizu eten bako tirri-tarria?!.
3 . tirri-tarra (tirrin-tarran). onomat. (NA). Ruido de recipientes metálicos. Antxitxiketan kalera be juan bihar astuakin, haalako baten, tingili ta tangala! kantinflorak "tirrin-tarran-tirri-tarra" bueltaka eta...; noixian behiñ arrautza bat jan eta aurrera!. Ik. tingili-tangala.
tirri-tirri. onomat. (ETNO). Movimiento (normalmente giratorio) y rapidez. Zeozer ariñ eta indar barik egitten danian, mobimentuzkua, batez be. Sagarrak "tirri-tirri-tirri-tirri" juaten dira mugan behera.
tirrin (txirrin).
1 . tirrin (txirriñ). iz. (NA). Ombligo. Nun dakazu tirriña?. Ik. botoi.
2 . tirrin (txirriñ). onomat. (ETNO). Sonido de timbre [onomatopeya]. Txirriñana. "Tirrin, tirrin", bazan baten bat atian.
tirrixa (tirri) [tirria]. iz. (TE). Querencia, tentación, inclinación, deseo. Zortzirak ezkero, etxerako tirrixiakin dago. / Iges eitteko tirrixia darabill.
titara [titare]. iz. (TE). Dedal. Hainbeste jostekin, titara guztia zulatuta eukan batetik bestera.
titi.
1 . titi. iz. (TE). Teta, seno, pecho, mama. "Mamas de los mamíferos" (TE, 676). Titixak agirixan dabiz hondartzan. / Eta gertau zan, gauza hónek esan zittuanian, andrakume batek abotsa jasorik esan zetsala: "Zorionekuak zu eruan ziñuzen sabela eta zuk lauskittu zenduzen titixak" (Luk. 11. 27). / Itsasoko izurdiak be, titixak dittu.
2 . titi. iz. (TE). Leche materna; pecho. Norberan titixagaz umiak haztia, ixa ahaztu dan gauzia.
titi-harro. izond. (TE). De mucho pecho, tetuda. Ik. bular-harro.  "Titi-arrua, nombre que en Venezuela se da a una variedad de banana, sin duda de los de la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas" (TE, 276-277). / "Tititarro. A título de curiosidad. Se llama así en Venezuela una enjundiosa variedad de la banana. Seguramente de la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, que ha dejado aquí muchos patronímicos y algunos toponímicos como la esquina de Miquelacho, en Caracas" (TE, 676).
titi-punta. iz. (TE). Pezón. Erroibiakin, titi-puntak zaurittuta zittuan. Ik. erro.
titixa emon. dio ad. (TE). Amamantar, dar de mamar. Gollibarko andra gazte batek emon zetsan titixa, bere aman ordez.
titixa hartu. du ad. (JME). Mamar, tomar pecho. Oso ondo hartzen dau titixa.
titixa kendu. dio ad. (TE). Destetar. Kostata hiru urtera kendu gentsan titixa bigarrenari.
titiko ume. iz. (TE). Bebé. "Niño de teta" (TE, 676). Titiko umia zala ekarri eben Euskal Herrira.
titil. iz. (TE). Escrófula, papera, tumor de garganta. "Se dice en plural de las escrófulas" (TE, 676). "Tumor de garganta" (AZ, 1013). Lehenago, Franziako erregiak osatzen zittuen titillak.  Normalian pluralian.
titillak. iz. (ETNO). Mollejas de cordero.
titirri. izond. (JSM). Impaciente, inquieto,-a, nervioso,-a. Pazientzia bakua, epebakua, zazpikixa, urdurixa. Titirrixa danetik ezin geldi egon.